Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Udal Gobernuak Plenoa deitzea eskatzen dugu”

EH Bildu eta Ordizia Orain alderdiak martxoan bilkura ez egiteaz kexatu dira

M. Aranburu - 2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain taldeetako kideak, Plenoa deitzeko eskaera eskuan dutela.

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain taldeetako kideak, Plenoa deitzeko eskaera eskuan dutela.

Galería Noticia

Ordiziako EH Bildu eta Ordizia Orain taldeetako kideak, Plenoa deitzeko eskaera eskuan dutela.

ordizia- EH Bildu eta Ordizia Orain alderdiek osatzen dute Ordiziako oposizioa, eta atzo bateratutako agerraldia egin zuten haien kezka ager-tzeko. “Gure helburua zuei jakinaraztea da gaur bertan -atzo- oposiziotik eskaera egin diogula Udal Gobernuari Plenoa deitu dezan”, azaldu zuen EH Bilduko Igor Egurenek.

Otsaileko osoko bilkura atzeratu egin zen eta martxoko lehen astean ospatu zen, baina martxoari dagokion Plenoa ez da egin hilabetean zehar ezta apirila hasieran ere. Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateari martxoari zegokion osoko bilkura egingo zen ala ez galdetuta, honakoa azaldu zuen: “Gaiak baditugu, baina martxo hasieran egin genuen bat eta amaieran beste bat egin baino, Aste Santuak pasa eta apirila amaieran egitea egokiagoa ikusten dugu”. Hala ere, Egurenek Udal Gobernuan ez dauden alderdiek osoko bilkura deitzea ez dela “ohiko jarduera” gaineratu zuen, baina ez zaiela beste irtenbiderik gelditu. Hala ere, 2015eko ekainean udalbatza sortu zenetik, Udal Gobernuak 3 ohiko bilkura deitu gabe utzi dituela eta beste hiru atzeratu dituela jakinarazi zuen Egurenek. “Erabakiok herritarrek Udaleko organo gorenean izan dezaketen parte-hartze eskubidea urratzen dute”, gaineratu zuen.

Azken Pleno hartan izandako ondorio edo erabaki nagusietako bat EAJ eta PSE-EEk osaturiko Udal Gobernuak proposatutako 2017ko aurrekontuei oposizioko bi alderdiek ezezkoa eman zietela izan zen, eta beraz, 2016ko aurrekontuak luzatuta jarraituko dutela oraingoz. “Udal Gobernua interpelatu genuen herritarrontzat garrantzitsuak diren erabakiak gauzatzeko bildu gintezen, baina hilabete pasa denean, inolako berririk ez dugu”.

Udalerriaren garapenarekin jarrai-tzeko beharrezkoak diren gaiak jorra-tzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu zuen EH Bilduko ordezkariak. “Udal Gobernuak egiten ez duenez, herritarrekiko dugun arduragatik deialdi hau egitera behartuta gaude”.

Amaitzeko, Ordizia Orain taldeko Mila Sukiak 2016ko aurrekontuaren likidazioa eta exekuzioaren kontu ematea eta inbertsio batzuen egoki-tzapenak hurrengo Plenoan lantzeko deialdian txertatzea eskatu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902