Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar hasiko da Beasainen ‘Trans zikloa’ egitasmoa

Aingeru Mayorrek hitzaldia eta liburuaren aurkezpena egingo du bihar arratsaldean, Igartzan

2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 06:12etan eguneratua

beasain- Beasaingo Udalak eta Goierriko Zubia taldeak elkarlanean sortu dute lehenengo aldiz Beasaingo Trans zikloa. Hiru hilabeteko ekintza sorta osatu dute, eta bihar bertan emango diote hasiera lehenengo ekintzarekin. Hain zuzen, Aingeru Mayorren La necesidad de educacion sexual para comprender y aceptar la diversidad hitzaldia hasiko da 18.00etan Igartza jauregian, eta ondoren haren Niñas y niñosliburuaren aurkezpena izango da.

Helburu nagusia beasaindarrak eta inguruko herritarrak kon-tzientzia maila handiagoa izatea da, eta ingurukoak errespetatzea. Horrela, transexualitatea ardatz, lehen eskutik esperientzia pertsonalak ere bilduko ditu trans zikloak. Maiatzaren 5ean, 19.00-etan, Ekaitz Goikoetxea beasaindar irakasleak haren ikasle den Mikele Granderekin solasaldia egingo du eta Grandek haren esperientzia kontatzeko aukera izango du. Horrez gain, Mahaitasunez ekitaldi artistikoa ere egingo dute Goikoetxea berak, Olaia Baigorri, Eduardo Zudaire eta Andoni Amadozek.

Maiatzarekin jarraituz, 16 eta 17an Txindoki eta La Salle ikastetxeetan transexualitateari buruzko hitzaldia emango du Kattalin Miner idazleak. Hitzaldiak ez ezik, antzezlan baten bidez ere taularatuko dute gaia ekainean, baina data zehazteko dago. Eta berdin azken ekitaldiarekin, festa giroa antolatu nahi dute Igartza jauregiaren inguruan ekainaren 28an, herritarrak elkarrekin errespetuz bizi direla ageri dezaten, baina ekintza horretarako data oraindik ez dago erabat itxia. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902