Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Askatasuna

Karmele Jaio - 2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 06:55etan eguneratua

Askatasunaz hitz egin dit lagun batek, eta nik neure buruari galdetu diot zeri dei-tzen diogun askatasuna. Loturarik ez izateari? Katerik ez sentitzeari? Bide eta aukera guztiak irekita izateari? Bat batean, erreka baten irudia etorri zait burura. Imajinatu ezazue zuek ere erreka bat. Ur asko dakarren erreka bat. Indarrez dator ura. Imajinatu erreka horretara panpina bat bota dugula. Korrontearen indarrak berarekin eramango du panpina segundo gutxitan. Han doa, uraren bits artean. Imajinatu ezazue orain beste panpina bat botatzen dugula uretara, baina oraingoan lurrera lotutako soka batetik helduta. Panpina busti egingo da, panpina hara eta hona mugituko da korrontearen eraginez, baina sokari esker, korronteak ez du berarekin eramango. Eta nire galdera da: Zein da libreagoa? Sokarik gabe korronteak eraman duen panpina, ala sokari esker korrontearen indarrari aurre egin diona, eta bere lekua mantendu duena?

Gure gizartean korronte indartsu asko daude. Panpinaren moduan hara eta hona eramaten gaituzten korronteak daude, inertzia handi batzuk: indibidualismoaren korrontea, kontsumismoarena, globalizazioarena, ezjakintasunarena, botere harremanena, berdintasun ezarena, denek bide beretik joatea agintzen digun korronteak sortzen duena... Nire ustez libre izatea, benetan libre izatea, inertzia indartsu horiei aurre egiteko ahalmena izatea da. Azken finean, soka bat edukitzea zeinetara heldu. Korronteak irentsiak izan nahi ez badugu, heldulekuak behar ditugu. Eta leku horietako bat dudarik gabe jakintza da, ezagutza, kultura. Batzuetan errazagoa da korrontearen mesedetara joaten uztea, baina bizirik dagoen gizarte batek, bizirik dagoen herri batek edo pertsona batek, heldulekuak behar ditu korrontearen mesetan ez galtzeko. Sokaren irudia beti lotzen da askatasun faltarekin, baina mendia eskalatzeko sokak behar diren moduan, geuk ere sokak behar ditugu mendi gailurretik dena argiago ikusteko. Eta zuhaitzek bezala, lurrera lotzen gaituzten erroak behar ditugu baita ere hazten jarraitzeko. Kontuz, beraz, sokarik gabeko itxurazko askatasun batzuekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902