Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oinazea poema bihurtu dute Agirrek eta Mariskalek

|

2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Alaine Agirre eta Martxel Mariskal.

Alaine Agirre eta Martxel Mariskal. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Alaine Agirre eta Martxel Mariskal.

Donostia- Txoriak etortzen ez diren lekuakaleratu berri du Alaine Agirre idazleak. Erein argitaletxeak ohartu duenez, bere lehenengo poema-liburua da, “eta hemen ere nobeletan ezagun egin duten ezaugarriak ikus litezke: hizkuntza eder eta adierazkor baten bilaketa, erritmoaren sena, sentimenduen agerpen gordina, emozioen intentsitatea…” Gainera, “gai minbera bat” landu du bermeotarrak: “ospitale psikiatriko bateko egonaldia, hango arau, giltza, ordutegi, ohitura, zaindari eta bezero bereziekin”. “Dramatismorako ematen duten istorioak” dira Agirrek jorratutakoak, “baina umore ukitu batekin poema” bihurtu ditu.

Martxel Mariskalek ere aurkeztu zuen atzokoan bere poema liburua, Azken Zazkatzak. Susa argitaletxeak gogoratu duenez, Begi Mugan, Lisabö eta beste musika talde batzuentzat testuak idatzi zituen hondarribiarrak. “Liburu honen konposizio barrenkorrak zabaldu egin du bere indar espresiboaren sakontasuna, arnas luzekoa eta oparoa, lanketa gaitz baten emaitza trinkoa”, diote. “Itsasoa eta oinazea, bi horiek dira Mariskalen lehendabiziko poema liburuak dakartzan gai askoren artean nabarmenak: bizi baldintza zailen aurreko ahaleginak eta nekeak, edertasunaren aurreko atsegina eta ikara”. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902