Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bi harri, bi erronka bigarrenez

Herri-kirolak MOLLARRI ETA JAI TXIKITIK HARTUTAKO HARRI baldarrEKIN ZARAUZKO BI HARRI TXAPELKETAren bigarren edizioa jokatuko da bihar, aritzbatalde pilotalekuan (18.00)

Ane Roteta - 2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Juan Mari Iraola, Esteban Collantes, Iban San Martin eta Joxe Ramon Iruretagoiena ‘Izeta II.’ bi harriekin, atzo kiroldegian.

Juan Mari Iraola, Esteban Collantes, Iban San Martin eta Joxe Ramon Iruretagoiena ‘Izeta II.’ bi harriekin, atzo kiroldegian.

Galería Noticia

Juan Mari Iraola, Esteban Collantes, Iban San Martin eta Joxe Ramon Iruretagoiena ‘Izeta II.’ bi harriekin, atzo kiroldegian.

Zarautz- Iaz jokatu zen lehen aldiz Zarauzko Bi Harri txapelketa eta lehenengo urteko arrakasta ikusita, bihar lehiatuko da bigarren urtez Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Beste behin ere, beraz, kostaldeko herrian jasotako bi harriekin ikuskizun aparta eskainiko dute parte-hartzaileek. Urtero jarraipena emateko asmoarekin sortu zuten txapelketa eta aurten ere “ilusio handiz” antolatu du ekitaldia Zarauzko Kirol Elkarteko Herri-kirol sailak Udalaren babesarekin.

Aurtengoan 10 harri-jasotzailek hartuko dute parte lehian, iaz baino zazpi gutxiagok, eta bi harri baldar jaso beharko dituzte zazpi minutuko txandan, Jai Txiki (117 kiloko harri angeluzuzena) eta Mollarri (121 kiloko oboidea) harriak txandakatuz. “Txapelketa ona izatea espero dugu eta nik uste dut baten bat izango dela errekorra hausteko gai. Ikuskizun ona izan zen joan den urtekoa, baina aurten hobea izatea espero dut”, adierazi zuen atzo Joxe Ramon Iruretagoienak (Izeta II.a), iaz 25 altxaldirekin txapelketa irabazi zuen harri-jaso-tzaileak. Hodei Iruretagoiena eta Jokin Eizmendik lortu zuten iaz podiuma, hurrenez hurren, eta bihar ere izango dira txapelketa berezian. Bestalde, Madrilgo Sergio Mielgok ere hartuko du parte, eta Izetak aurreratu zuenez, neska batek ere erakustaldia egingo du, Estitxu Almandoz lesakarrak, hain zuzen ere.

Juan Mari Iraolak, Herri-kirol saileko presidenteak, bere aldetik, txapelketako zenbait xehetasunen berri eman zuen: “Batetik, kirolariek egiten duten altxaldi bakoi-tzeko diru-kopuru bat irabaziko dute, eta bestetik, eszenatoki eder bat prestatzeko esfortzua egin dugu. Hala, 48 metro koadroko biniloak izango ditugu frontoian, baita pantaila handi bat ere, altxaldi batzuen errepikapenak eta patrozinatzaileen bideo motzak ikusteko. Herri-kirola beti izaten da xumea, baina azpimarratu nahiko nuke esfortzu bat egin dugula kirol honi bultzada bat emateko”. Bestalde, harri bakoitza txandaka jaso beharrak probari berezitasuna ematen diola nabarmendu zuen Iraolak. Zentzu horretan, horrelako jaialdirik Zarautzen ez dela behin ere egon azaldu zuen Iruretagoienak: “Ea aurrera jarraitzen dugun urte batzuetan txapelketa honekin. Bertako harriak izanda nik uste pozgarria izango litzatekeela”.

Sarrerak 15 eurotan erosi ahal izango dira lehiatilan, eta Kirol Elkarteko bazkideek, berriz, zortzi euro ordaindu beharko dituzte. 12 urtetik beherako haurren sarrera, aldiz, dohainik izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902