Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
www.euskaltzaindia.eus

Euskaltzaindiaren webguneak 90.759 bisita jaso zituen martxoan

EP - Jueves, 6 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:20h

Galería Noticia

Euskaltzaindiaren atari digitalak 90.759 bisita izan zituen joan den martxoan, hau da, otsailean baino 10.602 gehiago eta urtarrilean baino 23.552 gehiago.

BILBO. Guztira, 410.921 bistaratze izan zituen Akademiaren gure atari digitalak martxoan (otsailean, 386.197), Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.

Aurreko hilabetean bezala, martxoan ere Euskaltzaindiaren Hiztegia izan zen gehien kontsultatu zen edukia: 190.484 bistaratze izan zituen (otsailean 179.153 bistaratze izan ziren, eta urtarrilean 168.901). Horrez gain, eta ohikoa denez, Euskal Onomastikaren Datutegira ere jo zuen jendeak (81.230).

Bi egitasmo horien atzetik kokatu ziren Orotariko Euskal Hiztegia (44.278 bistaratze), Arauen atala (6.327) edo Jagonet kontsulta zerbitzua (6.007). Plazaberri blogak ere gora egin zuen, 2.490 bistaratze izanik martxoan (otsailean 2.290 eta urtarrilean 1.884).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902