Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Greba eta gero

Rikardo Arregi - 2017(e)ko apirilaren 6a, osteguna - 11:35etan eguneratua

O rain dela bi aste greba izan genuen EAEko irakaskuntza publikoan. Greba aurreko egunetan entzun nituen lantokian greba ez egiteko lankideek erabiltzen zituzten argudioak. Ezer berririk ez, egia esan: sindikatu guztiak ez datozela bat, greba egin aurretik beste ekintza mota batzuk (“berotzeko”, zioten) burutu behar direla, hipoteka ordaindu behar dela (bigarren edo hirugarren etxebizitzarena, kasu askotan), balizko onurak talde batzuentzat direla beti, grebak zaharkituta daudela eta beste zerbait (“sortzaileago”) asmatu behar dela eta abar aspergarri bat. Betikoa. Badakit (urteak eta eskarmentua) sindikatu guztiak ados jarri izan balira, greba aurretik beste ekintza batzuk egin izan balira, zerbait sortzaileago proposatu izan balitz, emaitza, hau da, grebalarien kopurua, antzekoa izango zatekeela. Zertarako engaina: gure otzantasun mailak, gizarte osoarenak, geure buruak zuritzearen mailarekin konpara daiteke soilik.

Bazen, dena dela, argudioen artean espero ez nuen bat: lankide gazte batek kontatu zidan aurreko batean (ez dut datarik, ezta lekurik edo ziorik ere, zehaztuko hemen;irakaskuntzan, hala ere) ibili zela gogor, jo ta ke, buru-belarri bileretan eta manifestazioetan pankartari eutsiz hainbat hilabetetan, baina ez zutenez ia ezer lortu, ez zegoela prest debora eta diru gehiagorik inbertitzeko horrelako gauzetan, emaitza berehalakoa eta osoa izan ezean, ez zuela merezi ehun eta koska euro galtzeak.

Langile mugimenduaren historian garaipen berehalako eta osoak gutxi izan dira;gehienetan, urteak eta belaunaldiak behar izan ditugu aurrerapen batzuk lortu ahal izateko, eta orain ikusten ari gara, sufritzen, aurrerapen horiek ez direla gurekin gelditu behin eta betiko, alderantziz, abiadura handiz gal daitekeela izerdi handiz irabazi zen guztia. Gaixorik jartzen zen langileak ez zuen soldatarik lehen, oso aspaldian;orain gaixorik jartzen den irakasleak ez du soldata osoa eskurtatuko. Adibide bat baino ez da, baina oso esanguratsua osasunari baitagokio zuzenean. Borroka, lankide gazte maite hori, ez da inoiz bukatuko. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902