Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Galdera bakarra, baina zenbat ilusio

Mikel Ozaita Azpiroz, Ibarrako Gure Esku Dago - 2017(e)ko apirilaren 6a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Martxoaren 19an Tolosaldeko Giltzarriak antolatutako galdeketaren ostean, ibartar guztiak zoriondu nahi ditugu Ibarrako Gure Esku Dago taldea osa-tzen dugunok.

Lehenik eta behin gurekin batera galdeketaren prestaketa lanean aritu zineten bolondres guztiak. Gogoz eta ilusioz egin zenuten lan. Handia egitera gindoazela esan genizuen, baina benetan handia izan zena zuen laguntza eta jarrera izan zen. Izango dugu elkarrekin lanean jarraitzeko aukera, egon ziur.

Era batera edo bestera egunean bertan lanean aritu zinetenok ere zoriondu nahi zaituztegu. Mahaietan eserita edo herrian zehar dantzan, segurtasunean edo dultzaina eta trikitixa eskuetan, antolakuntzan edo festa giroan murgildurik… M19an herrian izan zen giroa eta beroa errepikatu beharra dago!

Eta azkenik, botoa ematera gertura-tzea hautatu zenuten horiei, baina baita etxean geratzea erabaki zenuten ibartar horiei ere. Bozka eman zenutenoi bidea hartzeagatik, eta etxean geratu zinetenoi, bidea egiten jarraitu behar dugula gogorarazteagatik. Guztiok garelako beharrezko etorkizuna irudika-tzeko.

Guk jende zoriontsua irudikatzen dugu herri libre batean. Zorionak Ibarra!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902