Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
sei film eskainiko dira

Mendi Tour zikloa Hondarribira helduko da ostegunean eta ostiralean

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren filmik onenez gozatzeko aukera izango da

EUROPA PRESS - Jueves, 6 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:14h

Bilbao Mendi Film Festibalak 9. edizioko irudia aurkeztu du

Bilbao Mendi Film Festibalak 9. edizioko irudia (Mendi Film)

Galería Noticia

Bilbao Mendi Film Festibalak 9. edizioko irudia aurkeztu du

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tour ekimena bigarrenez egingo da Hondarribian, ostegunean eta ostiralean, apirilaren 6an eta 7an

DONOSTIA. Mendia, abentura eta natura uztartzen dituen filmagintza du ardatz Bilboko jaialdiak, eta hiriz hiri eta herriz herri aurkezten da Mendi Tour ekimenaren bidez. Gainera, 2017 urte berezia da, hamargarren edizioa beteko baitu jaialdiak abenduaren 8tik 17ra.

Antolatzaileek dei egin diete hondarribitarrei eta Bidasoaldeko ikusleei, "kalitate handiko eta oso ikusgarriak diren filmak" ikustera bertaratzeko, iazko edizioan "asko gozatu" zutela gogoratuz. Gazte jendeari dei egin dio bereziki, mendiko zinemagintza "oso erakargarri" egingo zaielako. "Oso programazio ona da, bizia eta erakargarria bai gazte jendearentzat, bai mendizale direnentzat eta mendi zinemagintza gustoko dutenentzat eta oro bat zinezaleentzat", adierazi dute.

Hondarribian sei film eskainiko dira guztira: Bilbao Mendi Film Festival 2016ko garaileen zerrendan ageri diren bost, tartean "Freedom Underload" saritu nagusia, eta "Tom", Bilboko azken edizioan asko gustatu zen lana.

Hondarribiko Udalak, iazko arrakastaren ostean, bigarrenez babestuko du Bilbao Mendi Film Festival-ek antolatu eta Zineuskadi elkarteak lagundutako ekitaldia. Itsas Etxea auditoriumean eskainiko dira saioak 20:00etatik aurrera, eta sarrerak hiru eurotan salgai daude Arma plazan edota Kutxabank sarrera salmenta atarian. Saioen egunetan leihatilan bertan salduko dira emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902