Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Galdeketaren Berme Batzordea aurkeztu dute

Gure Esku Dagok bultzatutako kontsulta maiatzaren 7an egingo da Urola Kostan

Ane Roteta - 2017(e)ko apirilaren 5a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Berme Batzordeko kideak, frantziskotarren komentuko liburutegian.

Berme Batzordeko kideak, frantziskotarren komentuko liburutegian.

Galería Noticia

Berme Batzordeko kideak, frantziskotarren komentuko liburutegian.

Zarautz- Gure Esku Dago ekimenak bultzatutako autodeterminazioaren inguruko herri galdeketa egingo da datorren maiatzaren 7an Urola Kostan, eta Zarautzen sortutako Zarahitz taldea galdeketaren inguruko kontu guztiak zehazten eta bidera-tzen dabil egunotan. Horren harira, Berme Batzordea aurkeztu zuten astelehen iluntzean eta bertan izan ziren batzordea osatuko duten kideak.

Zortzi kidek osatzen dute batzordea eta Juanjo Alvarez, Mikel Elorza, Joakin Landa eta Ainhoa Murua dira horietako batzuk

Agerraldia frantziskotarren komentuko liburutegian egin zuten eta Zarahitzeko ordezkariek jakinarazi zutenez, Berme Batzordea izango da maiatzaren 7ko herri galdeketaren gardentasuna eta zuzentasuna bermatzeko organo gorena. Honako zortzi kidek osatuko dute batzordea: Esther Agirre (Basauri, 1970) Ogasuneko teknikari eta Legebiltzarkide ohiak, Juanjo Alvarez (Zumaia, 1964) abokatu, kontseilari eta Nazioarteko Zuzenbideak Katedradunak, Andoni Eizagirre (Zarautz, 1979) Filosofian doktorea eta soziologoak, Mikel Elorza (Zarautz, 1966) abokatu eta aholkulariak, Amagoia Gurrutxaga (Matxinbenta, 1971) kazetariak, Iñigo Iruretagoiena (Zarautz, 1977) Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren irakasleak, Joakin Landa (Zarautz, 1943) Zarautz Uri Batzarreko lehendakariak, eta Ainhoa Murua (Zarautz, 1978) goi mailako igerilari eta triatleta ezagunak.

Zarahitzek nabarmendu zuenez, Berme Batzordeko kideak “hainbat arlotan eskarmentu eta gaitasun handiko herritarrak dira, eta herri galdeketa berme eta zuzentasun guztiarekin egiteko ardura ilusioz hartu dute”. Dena dela, erronka ez da makala, prozedura osoa benetako herri galdeketa bati dagokion protokoloen arabera egingo dela bermatzea baitakar, horretarako beharrezkoak diren urratsekin: jarraipen teknikoa egitea, aurretiazko botoak jasotzea, sustapen eta jarraipen batzordeei aholkuak ematea, emaitzen berri ematea eta antzeko kontuak.

Hurrengo egunotan, Berme Batzordeko kideek Jarraipen Batzordea aurkeztuko dute eta honek ere hainbat egiteko izango ditu;besteak beste, boto kutxen segurtasuna bermatzea eta boto zenbaketen emaitzak jaso eta helaraztea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902