Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dantzari Txiki Egunak 266 haur bilduko ditu larunbatean

Tolosako Udaberri Dantza Taldeak gaztetxoen bilkura antolatu du eta erromeria helduentzat

Marta San Sebastián - 2017(e)ko apirilaren 5a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Bi dantzari Triangulo plazan dantzan, Dantzari Txiki Egunean.

Bi dantzari Triangulo plazan dantzan, Dantzari Txiki Egunean.

Galería Noticia

Bi dantzari Triangulo plazan dantzan, Dantzari Txiki Egunean.

tOLOSA- Aurten hamabigarren aldiz ospatuko du Udaberri Dantza Taldeak Dantzari Txiki eguna Tolosan. Euskal Herri osotik etorritako haurrak batuko zaizkie Udaberrikoei eta, orotara, 266 neska-mutil kalez kale ibiliko dira larunbatean. Azken urteotan egin ohi den moduan, gainera, erromeria izango da iluntzean Zerkausian.

“Aurten 60 urte bete dira Udaberri dantza taldea martxan jarri zenetik. Zenbaki borobila da, eta ilusioz beterik eta ekintza ugari antolatzeko gogoz gaude”, azaldu dute Udaberriko taldekideek.

Dantzari Txiki Eguna ospatzeko helburuz iritsiko dira larunbatean Tolosara herrialde ezberdinetako dantzariak: Lapurditik, Hendaiako Akelarre;Arabatik, Amurrioko Aiara dantza taldea;Bizkaitik, Algortako Itxartu Dantza Taldea;eta Gipuzkoatik, Oñatiko Oñatz Dantza Taldea, Errenteriako Errenteria Musikal eta Tolosako Udaberri. 266 dantzarietatik 120 Udaberriren ikastaroetako ikasleak izango dira.

Egitarauari dagokionez, 11.30ean kalejiran abiatuko dira dantzari txikiak, batzuk Alde Zaharra girotuko dute eta besteak San Frantzisko inguruan ibiliko dira. Eguerdi aldera, 13.00 inguruan, dantzari guztiak Plaza Berrian elkartuko dira eta Tolosako elkarte gastronomikoetara joango dira bazkaltzera. “Eskerrak eman nahi dizkiegu boluntario gisa laguntzeko prest agertu diren taldeko guraso guztiei, bai elkarteetan bazkariak prestatuko dituztenei, eta baita zerbitzatzen arituko direnei ere”, azaldu dute Udaberri taldekoek. Arratsaldean, berriz, emanaldi nagusia izango da Plaza Berrian, 16.00etan hasita.

Haurren jaia amaituta, helduek hartuko dute lekukoa Nahi duzun neurri eta doinuan leloa daraman erromerian. Musika-dantza-poteoaren ondoren bilduko dira Zerkausian afarirako. “Hasiera batean taldeko kideak eta gutxi batzuk gehiago biltzen zituen afari koxkorrak 200 lagun inguru biltzen ditu azken urteotan, eta urtetik urtera parte-hartzaileetan gorantz doan ekitaldia da”, azaldu dute. Zesuma taldea arduratuko da afalostean bertaratutako guztiak dantzan jartzeaz. Atsedenaldian, berriz, Larrain-dantza herrikoia izango da Udaberriko musikariekin eta Udaberriko helduen ikastaroetako kideekin. Afarirako txartelak salgai daude 15 euroan, Ikatza, Xirimiri eta Orbela tabernetan eta, derrigorrezkoa ez bada ere, baserritarrez jantzita joatea eskertuko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902