Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
sociedad

Amerikatik Salamankara

Hainbat herrialdetatik iritsitako gipuzkoarrek parte hartu zuten atzo, Lizartzatik sartu eta Mutrikutik atera zen Korrikaren hogeigarren edizioan.

Paola Fernándezen erreportajea. Javi Colmeneroren argazkiak - 2017(e)ko apirilaren 5a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Jende ugarik parte hartu zuen Hernanin.

Jende ugarik parte hartu zuen Hernanin.

Galería Noticia

Jende ugarik parte hartu zuen Hernanin.Errenteriako Herriko Plazan giro paregabea zegoen Korrika iritsi zenean.Azaiz Gartziak Markel Olanori lekukoa pasa zion Irunen.Jendez gainezka zegoen Hondarribiako Kale Nagusia.Peter Daytonek lekukoa eraman zuen Albaolatik.20. Korrika Donostiara sartu zen arratsaldean Mirakruz kaletik.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Gipuzkoara iritsi zen atzo Korrika, Lizartzatik sartu zen goizeko zazpietan eta Mutrikutik atera da gaur, goizeko 9.30ean. Tolosaldea, Buruntzaldea, Bidasoa, Urola Kosta eta Donostialdeako hainbat herri eta hiri zeharkatu zuen Korrikak bere 20. edizio honetan.

Eguna nahiko oskarbi mantendu zen, euri tanta batzuk agertu ziren baina, hala ere jendeak ez zuen amorerik eman. Oso goiz iritsi zen lekukoa Tolosara eta bi ordu pasata, 10.00etan Andoainera heldu zen. Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Oairtzun zeharkatu eta azkenik Irunera iritsi zen, 1.198 kilometrora Santiago zubiko kilometrora, non ekitaldi berezia egin zen.

Euskal Herri osoko herri erakundeen ordezkariek eta euskalgintzako eragileek Elkarlana da bidea, Batzuk handi bat eraiki dezagunleloarekin egin zuten kilometroa elkarrekin . Horrela, besteak beste, Markel Olano, diputatu nagusiak, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Bingen Zupiriak, parte hartu zuten. Zupiriak Korrika euskara erabiltzeko zailak diren zonaldeetan “oxigenoa” dela azpimarratu zuen. Era berean, Bidasoako AEK-ko ikasle eta irakasleek ere hartu zuten lekukoa aipatutako lekuan. Hortaz, geroaren lehen urratsa irudikatu zuten, administrazioek eta gizarte-eragileek elkar hartuta.

itsasotikIrunetik, Hendaia eta Hondarribia zeharkatu eta gero, Pasai Donibanera iritsi eta itsasotik txalupa batean Pasai San Pedroko Albaolan sartu zen. Han, Peter Dayton amerikarrak lekukoa hartu eta bertako baleontzia inguratu zuen. Orain dela hiru urte iritsi zen Euskal Herrira. Albaolan sartu zen lan egitera arotz bezala kasualitatez, eraikinarekin topatu zelako. Bi urte eta gero, hasi zen gure kultura ezagu-tzen eta bere etorkizuna hemen pasa nahi zuela erabaki zuen. Horregatik, orain dela sei hilabete hasi zen euskara ikasten. Momentuz “poliki-poliki” doa euskararekin baina oso “pozik” dagoela adierazi zuen, gainera, euskaltegiaz aparte, Albaolan “egunero” barnetegia daukala azaldu zuen. “Ohorea” zela lekukoa eramatea adierazi zuen baita ere.

familia osoaPasaia zeharkatu eta gero, Bidebietan itxaroten ari ziren lekukoa Donostiatik eraman behar zuten lehenak. 20 bat pertsona zeuden itxaroten eta gehienak Valentin Merinoren familiakoak ziren. “Aitonak erosten du kilometroa urtero”, azaldu zuen bere erraina den Almudenak. Salamankakoa da eta “euskararen alde” ezin duela gehiago egin esan zuen. “Hainbat urte ibili da euskara ikasten eta hizkuntza ondo ulertzen ez duenez, Korrikan parte hartzen du”, azpimarratu zuen. Bere hamabi urteko iloba, Ixane Estebeneak eraman zuen lekukoa hirrugaren urtez auzoan zehar.

Orduak pasa ahala Korrika berandutu zen, baina Altzako kaleak jendez gainezka zeuden. Geroago Mirakruz kaletik Grosera sartu eta hortik Donostiako auzoak zeharkatu eta azkenik erdialdera iritsi zen. Hantxe, gaueko 22.00etan Eneko Goiak, lekukoa eraman zuen. Geroago Eider Mendoza, Batzar Nagusietako presidenteak, hartu zuen lekukoa eta Aita Vinuesa plazaraino eraman zuen.

Gaur, Bizkaira sartuko da Ondarrutik goizeko 10.20ean. Horrela, Markina, Aulesti, Lekeitio, Ea eta Elantxobe zeharkatuko ditu. Arratsaldeko 17.30ean Gernikara iritsiko da eta gero Bermeo, Bakio eta azkenik Mungiatik jarraituko du bere bidea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902