Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
maiatzaren 5etik 12ra ospatuko da

Sean Brosnan zinemagileak jasoko du aurten FANT zinemaldiaren Fantrobia saria

EP - 2017(e)ko apirilaren 5a, asteazkena - 12:57etan eguneratua

Kraken erraldoi bat da FANT 23. Zinemaldiaren irudia

Kraken erraldoi bat da FANT 23. Zinemaldiaren irudia

Galería Noticia

Kraken erraldoi bat da FANT 23. Zinemaldiaren irudia

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Sean Brosnan zinemagile estatubatuarrari emango dio aurtengo edizioan fantasiazko generoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen Fantrobia saria, maiatzaren 12an, jaialdiaren amaiera ekitaldian. FANT jaialdiaren 23. edizioa maiatzaren 5etik 12ra ospatuko da.

BILBO. Antolakuntzak jakinarazi duenez, Sean Brosnanek -Pierce Brosnan aktore ospetsuaren semea da- "My Father Die" (2016) bere lehenengo film luzea aurkeztuko du FANTen. Filmaren emanaldia maiatzaren 9an izango da, Golem zinema aretoetan, 20:00etan.

Sean Brosnanek (Los Angeles, 1983) antzerkia eta poesia ikasi zituen eta oso gaztetatik egon da arteen munduan murgilduta. Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren Romeoren rola lortu zuen British Shakespeare Company taldearen "Romeo eta Julieta" lanean. Handik gutxira kritikaren txaloak jaso dituen "Generation Kill" HBO katearen teleseriean aritu zen, Cpl. Daniel Redman gisa. Gero hainbat filmetan egin du lan: "My Horizon", "Don Peyote", "What Dreams Will Travel" eta "UFO" filmetan, besteak beste.

Hollywooden hazi zenez, Sean Brosnanek harreman onak ditu industriarekin, eta ekoiztetxe bat sortzea erabaki zuen emaztearekin, Sanja Banic idazle eta ekoizlearekin. Knightmarcher 2012an sortu zen, Brosnanek gidoilari eta zuzendari gisa bere lehenengo lana egin zuenean, "The Kid" saritutako film ertaina, hain zuzen ere. "63 Lbs", "The Face of C" eta zortzi film labur idatzi eta zuzendu ditu hiru urtetan. "My Father Die" bere lehenengo film luzea da, AEBetan kritika onak jaso dituen proposamen odoltsua.

Bestalde, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak aurtengo edizioko epaimahaia eman du ezagutzera. Melina Matthews antzezleak, Elio Quiroga idazle eta zine zuzendari eta gidoilariak eta Miguel Angel Vivas zuzendari, gidoilari eta kazetariak osatuko dute.

Halaber, edizio honetan zuzkidura ekonomikorik ez duten ohorezko bi sari banatuko dira: Panorama Fantastikoa saileko generoko film luze eta film labur hoberenei emango zaizkienak. Sari horiek erabakitzeko ardura izango duen epaimahaia Angel Agudo genero fantastikoko gidoilari eta ikerlariak, Iratxe Fresneda kazetari eta zine kritikariak eta Javier Donate kazetari eta zine kritikariak osatuko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902