Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Loatzoko igoera-jaitsiera hilaren 30ean izango da

Parte-hartzaileek 9,7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, egunean bertan izena emanez

Martes, 4 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Villabona- Urteroko legez, aurten ere Amasako Martina elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak Loa-tzoko igoera-jaitsiera antolatu dute eta aurtengoa XXV. edizioa izango da.

Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak, guztira, 9,7 kilometroko ibilbidea eginez. Probaren antolakuntzak ohartarazi duenez, “jaitsiera arriskurik gabekoa da”. Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan.

Lasterketa datorren apirilaren 30ean, igandea, ospatuko da. Irteera 10.30ean egingo da Uxo-Toki elkartetik. Izen-emateari dagokionez, parte-hartzaileek egunean bertan apuntatu beharko dute lasterketan, 9.00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean, doan.

SARIAKLehenengo hiru sailkatuentzat sariak izango dira, gizonezko zein emakumezkoen kategorian. Lehen sailkatuak txapelaz gain 120 euroko saria jasoko du, bigarren sailkatuak 80 euroko saria eta hirugarrenak, aldiz, 50 eurokoa. Sari-banaketan, parte hartzaileen artean “zozketa mundiala” egingo da eta, gainera, gerturatzen den pertsona ororentzat hamaiketakoa eskainiko dute Loatzoko gainean.

Loatzo Irurako udalerrian kokatua dago eta Tolosaldeako mendizaleentzat ohiko mendia izaten da. Uzturre inguruan badago ere, ohikoa da Amasatik igotzea eta, beraz, Aiztondo bailarako mendizaleek oso maitea duten gaina da Loatzo. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902