Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Korrikak Ipar Euskal Herri osoa arrakastaz zeharkatu du bi egunez

Euskararen aldeko lasterketa herrikoia gaur iritsiko da Gipuzkoara

FRANCK DOLOSOR - 2017(e)ko apirilaren 4a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Jendetza hurbildu zen atzo Mauleko plazara 20. Korrikan parte-hartzeko.

Jendetza hurbildu zen atzo Mauleko plazara 20. Korrikan parte-hartzeko. (F. Dolosor)

Galería Noticia

Jendetza hurbildu zen atzo Mauleko plazara 20. Korrikan parte-hartzeko.

BAIONA. Otxandio eta Iruñea lotzen dituen hogeigarren Korrika Gipuzkoako hiri nagusira helduko da gaur 18h45 inguru. Tolosa, Oiartzun, Irun, eta Hendaia bezalako udalerriak bisitatu ondoren Donostia aldera egingo du euskararen lekukoak. Bihar goizean Mutrikutik Ondarrura eta gero Gernika aldera joango da AEKren aldeko jai ibiltaria. Etzi Bilbora iritsiko da, 16h50.

Korrikak arrakasta handia lortu du aurten ere Ipar Euskal Herriko lurralde guztietan. Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan ehunka lagunek bat egin zuten Korrikarekin atzo eta herenegun. Eguzkia eta giro alaia lagun, jendetza handia bildu zen atzo ibilbide osoan, bereziki Donibane Garazi, Baigorri eta Maulen. Lehen egunean Otxandion egin zuen bezala lekukoa hartzeko aukera izan zuen berriz ere atzo Mixel Etxebest Zuberoko hiriburuko alkateak. Hiria zeharkatzean herritar eta gazte multzo handia zeukan inguruan, besteak beste Atharratze, Sohüta eta Mauleko bigarren hezkuntzako ikasleak. Aintzina Mazusta irakaslearen ustez euskara ikastetxeetan irakasteaz gain beharrezkoa da erakustea ikasgeletatik kanpo ere erabil litekela. “Korrikak gogo handia ematen die gazteei euskara gehiago erabiltzeko. Zuberoan nahi genuken baino ahulago dago euskara baina egoera aldatzen ari da gero eta jende gehiagok horren beharra sentitzen baitu” euskaltzalearen arabera. Kirol eta kultur munduetako ordezkariek eskuz esku eraman zuten lekukoa, hauen artean “Xiberoko Jauna” datorren udan eskainiko duten pastoralaren dantzari, antzezle eta Joana Etxart idazleak.

beti prestEuskal Herri osoan bezala Iparraldean ere kilometro bakoi-tzean beti norbait egon da prest lekukoa hartzeko, gauaz zein egunaz, eta irudi harrigarri asko eskaini ditu Korrikak aldi honetan ere Olentzero aritu baitzen lasterka Aiherran, Aretz Iginiz Aviron Bayonnais taldeko rugby jokalari euskaltzalea Baionan eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea Hazparnen. Iparraldeko lau euskal irratien sareak bi urtetik behingo erronkari aurre egin zion berriro 32 orduko saio berezia eskainiz. Korrikaren aplikazioarekin bezala entzuleek unean uneko informazio zehatza jasotzen dute Korrika irratiari esker. Irratsaio maratoi bereziak parte-har-tzaileen aniztasuna islatu du aurten ere Urruñatik Ozkaxera Mehainen barrena. Gainera, lapurtera, behe nafarrera eta zubereraz gain, euskararen kolore gehiago preziatzeko aukera eskaini du Korrikak iparraldeko paisaietan barrena. Igandean, adibidez, Zarauzko familia batek parte hartu zuen Nafarroa Behereko bideetan gaindi. Goizane bere senarra eta bien alabarekin “ilusioz” bertaratu zen, “emozionatua Korrika Iparraldean lehen aldiz egiteagatik”.

Inolako aitortzarik ez izan arren euskarak milaka lagun biltzen ditu Bidasoa ibaiaren iparraldean ere. AEKk mila ikasle inguru dauzka eta lehen hezkuntzan umeen %44 sare elebidun edo murgiltze ereduan ikasten ari dira. Lege babesa aldarrikatzen duen lurraldean gizartearen kontsentsua gero eta zabalagoa dela azpi marratu zuen Baionan Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoaren presidenteak. Euskara ikasten ari den Baionako zinego-tzi eta Akitaniako kontseilari sozialistak pozik eraman zuen lekukoa. Hautetsi gehiagok bat egin zuten, hala nola Colette Capdevielle Baionaldeko ezkerreko diputatuak edota Jean René Etchegaray Baionako alkate zentrista eta Euskal Elkargoaren presidente izendatu berriak.

Otxandioko irteeraz gain joan den ostegunean, igandean Ortzaizen eta Baionan ere parte hartu zuen Etchegarayk. Zentristak azpi marratu zuen hautetsiek aspaldi hasi zutela euskararen aldeko lana, eta elkargo berriak lehen aldiz kilometro bat erostearen garrantziaz ohartarazteaz gain, jakinarazi zuen datorren larunbateko batzarrean euskararen lehen aurrekontua bozkatuko duela Ipar Euskal Herri mailako lehen erakunde politiko jaio berriak.

Korrikarekin motorrak berotzen hasi dira euskaltzaleak, besteak beste, Nafarroa Eguna ospatuko baitute Baigorrin apirilak 30 eta Herri Urrats Senpereko aintziran maia-tzak 14 Ipar Euskal Herriko ikastolen alde.

Korrika en gipuzkoa

Barrio a barrio. Bidebieta (18.08h), Altza(18.45h), Herrera (19.11h), Intxaurrondo (19.22h), Egia (19.43h), Loiola (20.00h), Martutene (20.14h), Riberas de Loiola (20.39h), Amara Berri (20.46h), Morlans (20.53h), Amara (21.04h), Centro (21.06h), Gros (21.25h), Parte Vieja(21.40h), Antiguo (22.05h), Añorga (22.31h).


De Gipuzkoa a Bizkaia. Orio (00.42h), Zarautz (01.31h), Zumaia (02.54h), Zestoa (03.51h), Azkoitia (05.40h), Elgoibar (06.22h), Deba (08.35h) y Mutriku (09.29). De ahí entra en Bizkaia por Ondarroa.


A última hora. Korrika regresa a Gipuzkoa desde Bizkaia a última hora, pasando por Eibar (22.43h) y Soraluze (23.36h).


La despedida. Será el último día en el que Korrika atravesará nuestro territorio. Comenzará por Bergara (00.22h) y seguirá por Urretxu (01.51h), Zumarraga (02.09h), Beasain (02.58h), Ordizia (03.55h), Ikaztegieta (04.49h), Alegia (05.08h), Amezketa (05.47h), Zaldibia (06.44h), Ordizia (07.09h), Idiazabal (08.23h), Segura (09.01h), Zerain (09.33h), Legazpi (10.38h), Oñati (11.54h), Arrasate (12.50h), Aretxabaleta (13.37h) y Leintz Gatzaga (14.35h). A partir de aquí se sumergirá en Araba para el domingo atravesar de nuevo Navarra y concluir en Iruñea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902