Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Chrysallis EHk ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko du astearte honetan

Martes, 4 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:47h

Cartel de la campaña de Chrysallis Euskal Herria.

Cartel de la campaña de Chrysallis Euskal Herria.

Galería Noticia

Cartel de la campaña de Chrysallis Euskal Herria.

Chrysallis Euskal Herria elkarteak "Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" ikus-entzunezko material didaktikoa lehenbiziko aldiz aurkeztuko du astearte honetan, apirilaren 4an, Donostiako XV. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan.

DONOSTIA. Elkarteak jakinarazi duenez, aurre estreinaldia "Transexualitatea adin txikikoen artean" saioaren baitan egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokian, "Just a normal person" film suediarraren proiekzioaren ostean. Jarraian, gaiaren inguruko solasaldian izango dira Izaro Antxia Gehitu elkarteko transexualitate arloko arduraduna eta Aingeru Mayor sexologo eta Chrysallis Euskal Herria taldeko presidentea.

Chrysallis Euskal Herriak euskaraz eta gaztelaniaz egindako zortzi minutuko ikus-entzunezko muntaia "nazioartean aitzindaria da, haurren transexualitatea ikasgeletan lantzeko egin den lehendabiziko ikus-entzunezko materiala baita".

"Zakila duten neskak, bulba duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat" aurki jarriko da eskuragarri Internet bidez, dagoeneko zortzi hizkuntzatan dauden "Neskak eta mutilak, identitatea eta gorputza" fitxa didaktikoekin egin zen bezala.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902