Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Maiatzaren 14an amaituko da Rikardo Arregi Sarira aurkezteko epea

Euskarazko kazetaritzako lan onenak sarituko dituzte 29. aldiz

2017(e)ko apirilaren 4a, asteartea - 06:13etan eguneratua

Estibaliz Akorta, Unai Oiartzun eta Ainara Rodriguez.

Estibaliz Akorta, Unai Oiartzun eta Ainara Rodriguez. (Argazkia: R.P.)

Galería Noticia

Estibaliz Akorta, Unai Oiartzun eta Ainara Rodriguez.

Donostia- Euskarazko kazetari-tzan azken urtean argitaratu diren lanik onenak sarituko ditu, 29. aldiz, Rikardo Arregi Sariak. Andoaingo Udalak atzo aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatzen duen ekimen honen aurtengo edizioa. Deialdia bi ataletan banatuko da aurten ere: XXIX. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eta Kazetari Berria saria. Horrekin batera, epaimahaikideek Epaimahaiaren Sari Berezia emateko aukera izango dute, baldin eta bi atalez harago aipamen berezi bat merezi duen lan azpimarragarriren bat nabarmentzeko beharra ikusten badute.

Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari den Estibaliz Alkorta eta Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzi den Ainara Rodriguez Zalakain izan ziren sariaren aurkezpenean. Epaimahaiburua ere izango da Andoaingo zinegotzia eta, bere aldamenean, Unai Oiartzun Irunerohamabostekariko kazetaria izan zen, iazko Kazetari Berria sariaren irabazlea. Nabarmendu zutenez, “euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren helburua”. Hortaz, 2016ko maiatzaren 7tik 2017ko maiatzaren 7ra egin izan diren kazetaritza-lanen “kalitatea eta bikaintasuna” jendaurrean aitortu eta sarituko da.

AtalakRikardo Arregi Kazetaritza Saria izeneko atalari dagokionez, egunkari eta aldizkarietan, agerkari digitaletan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu diren lanak aurkez daitezke. “Nabarmendutako artikulu edo erreportaje bakanak nahiz sortak, sekzio bat, irrati edo telebistako erreportaje bat, erreportaje-sorta bat, programa bat... Horietako edozein izan daiteke irabazle epaimahaiak hala erabakitzen badu”, adierazi zuen Rodríguez Zalakainek.

Kazetari Berria sariaren kasuan, lanbide honen “hastapenetan dabiltzanei zuzendua” dago eta, ondorioz, 27 urtez azpikoak aurkez daitezke. Prentsa idatzian, agerkari digitaletan, irratian eta telebistetan plazaratutako artikulu, erreportaje, informazio-programa edota magazinak izan daitezke sarituak;beste atalean bezalaxe, genero guztietako lanak onartzen direlarik.

Proiektu komunikatiboak ez dira atal hauetan sarituko, baina epaimahaiak aintzat har litzake horrelako egitasmoak, baita bestelakoak ere, Sari Berezirako. XXIX. Rikardo Arregi Saria irabazten duenak 9.000 euro eskuratuko ditu;Kazetari Berria saria eskuratzen duenak, berriz, 3.000 euro jasoko ditu. Horrez gain, bi saridunei Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako Xabier Laka eskultoreak egindako eskultura bana emango zaie. Sari Berezia balego, Xabier Lakaren serigrafia jasoko luke. Saridun guztiek diploma bat jasoko dute.

Lanak Andoaingo Udalak horretarako egokitutako helbidera bidali behar dira (informazio guztia eta oinarriak andoaindarraeuskaraz.eus web-gunean kontsultatu ahal izango dira), eta aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 14an amaituko da. Epaimahaikideak Goio Arana, Marijo Deogracias, María Gonzalez Gorosarri eta Xabier Landabidea izango dira. Uztailaren 8an emango da aditzera epaimahaiaren erabakia, Andoaingo Bastero Kulturgunean izango den ekitaldi berezi batean. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902