Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Grina justifikagarria

Ana Urkiza - 2017(e)ko apirilaren 3a, astelehena - 11:42etan eguneratua

Dakien guztia senari esker ikasita duen eta izugarri preziatzen dudan agure batek, behin, bizitzaren arrakastaren sekretua zein den jakinarazi zidan: "zure bizitza partekatzeko aukeratuko duzun pertsonarekin asmatzean datza zure zorionaren %80ak". Ingurura begiratu eta ikusten zuena aztertuta egiten zuela baieztapen hura esaten zekien.

Oraintsu, emakume gazteen janzteko moduaz egin zidan iruzkina. "Batez ere ederrak dauden emakume horiek" esanez hasi zen: "Gona eta galtza motz-motzak jantzita, haragi guztia bistara, edozein mutilen grina esnatzeko moduan Zezenak trapu gorriari bezala sartuko zaizkie, bada".

Harritu egin ninduen iruzkinak zeren eta agurea, adinean sartuta egon arren, ez dut sekula iruzkin sexistarik egiten entzun. Are gehiago, beti erakutsi izan du, besteak beste, emakumezko kirolarien eta etxetik kanpora lan egiten dutenenganako mira berezia.

Europako Batzordeak egindako ikerketa baten arabera, Europar Batasuneko hamar pertsonatik ia bik emakumeak izan ohi direla indarkeria kasuen errudunak uste dute;eta galdeketan parte hartutakoen %27k dio bortxaketak justifikatuak izan daitezkeela honako kasu hauetan: bortxatzailea alkoholaren edo drogen eraginen menpe dagoenean, biktima erasotzailearekin etxera borondatez joan denean, emakumea modu probokatzailean jantzita doanean edota "ez duela nahi" argi utzi ez duenean. Mingarria egin zait, behin berriro, lau kasu hauetan bortxaketa justifikagarria litzatekeela uste dutenen portzentajea ezagutzea.

Baina agurearen iruzkina etorri zait burura eta galdetu diot ene buruari, zenbateraino diren ustez senez egiten ditugun gauzak jasotako heziketaren emaitza. Eta zenbateraino den sexu grina, grina hori estimulatzeko jaso dugun heziketaren mirabe. Zer den lehenago, ordea, kasu honetan: estimulua edo grina. Heziketa edota heziketa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902