Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Getariako EH Bilduk aldizkari bat argitaratuko du hiru hiletik behin

Lehenengo alea dagoeneko kalean da eta egunotan ari dira herriko buzoietan banatzen

Domingo, 2 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

EH Bilduko kideak.

EH Bilduko kideak.

Galería Noticia

EH Bilduko kideak.

Getaria- Getariako EH Bilduk lehen aldizkaria argitaratu berri du eta egun hauetan ari da herriko buzoietan banatzen. Udal taldeak adierazi duenez, hiru hiletik behin argitaratuko dute eta hurrengoa ekainean kaleratuko da.

“Guztietan formatu berdina jarraituko dugu: azalean momentuan pil-pilean dagoen gaia, bigarren orrian Herrigintzadeitu diogun atala egongo da, segidan udalgintzako kontuak egongo dira eta azken orrian, berriz, Gipuzkoa eta Euskal Herriko gaiak”, azaldu dute.

Bestalde, bihar bertan, arratsaldeko 19.00etan Alhondigan, herri bilera egingo dute eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera, “beraien parte-hartzea ezinbestekoa dela uste baitugu”. Udalean EH Bildu egiten ari denaren berri emango dute eta jendearen iritzi eta proposamenak jasoko dituzte eta epe ertain-luzera landu nahi diren herriko kontuak aukeratuko dituzte. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902