Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

El Corte Inglesek euskal kultura bultzatzeko apustua egin du

Apirilean disko eta liburu sinaketak eta ipuin kontaketa izango dira Eibarko merkatal zentroan

Domingo, 2 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

eibar- El Corte Inglesek euskal kulturaren aldeko apustua egin du eta horregatik euskaraz ekoiztutako produktuei eskainitako gune berria egokitu du merkatal zentroaren hirugarren solairuan kokatuta dagoen liburudendan.

Eta gune horri behar bezalako ongietorria emateko, Eibarko El Corte Inglesek herritar guztien partaidetzari irekita egongo diren hainbat ekitaldi antolatu ditu hilabete honetarako. Denak 18.00etan hasiko dira merkatal zentroko liburudendan eta sarrera librea izango da, lekua bete arte, noski.

Hasteko, Go!azen! telesail arrakastatsuaren lagunak datorren ostiralean gerturatuko dira Eibarrera, Ongi etorri Basakabira izenburupean kaleratu berri duten diskoaren aleak sinatzeko.

Hilaren 21ean, berriz, Jasone Osoro idazle elgoibartarra izango da El Corte Ingleseko liburudendan, beti ere, 12etan bermuta izeneko bere azken liburuaren aleak sinatzeko.

Azkenik, apirilerako antolatutako egitaraua borobiltzeko Eneko Haritza ipuin kontalariaren saioa egongo da hilaren 22an merkatal zentroan. - J.Leon


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902