Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bihar hasiko da XXII. Dantzari Festa Hernanin

Ostirala arte baserritarren jantzien erakusketa egongo da eta asteburuan taldeen topaketak burutuko dira

Domingo, 2 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Hernani- San Joan Konpartsak antolaturik, bihartik igandera arte ospatuko da Hernaniko XXII. Dan-tzari Festa. Ekitaldi jendetsuenak astebururako erreserbatuko dira.

Izan ere, bihartik ostirala arte Errenteriako Iraultza dantza taldeak antolatutako euskal janzkien erakusketa ikusteko aukera egongo da Biteriko sukalde gelan 17.00etatik 20.00etara. Gainera, ostegunean 19.00etan Iraultza taldeko Ramón Garcíak baserritarren janzkeren inguruan hitzaldia eskainiko du.

Esan bezala, ekitaldi nagusiak asteburuan izango dira. Hala, larunbatean dantzari txikien eguna ospatuko da. 11.30ean erdiguneko kaleetan zehar herriko Ttarla taldekoak irtengo irtengo dira. Arratsaldean, 17.00etatik aurrera, Ttarlakoez gain, Gipuzkoako zortzi talde eta Lapurdiko bat ere aterako dira. Amaitzeko, 19.00etan Plaza Berrin erromeria egongo da Jeiki Hadi taldekoekin.

Igandea, nagusien eguna izango da eta 10.45etik aurrera herriko kaleetan Euskal Herri osoko hogei talde dantzan arituko dira. 13.15ean Gudarien plazan, talde guztiek Agintari dantza, Agurra, muxikoak, ari-arin eta fandangoak eta Larrain dantzaeskainiko dituzte. Atsegindegin bazkaldu ostean, erromeria eta omenaldia izango dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902