Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimenak Udaltopen

Topaketa honen bederatzigarren edizioa maiatzaren 11 eta 12an osatuko da Lasarte-Orian

Paola Fernández - Domingo, 2 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

donostia- Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak (Udaltop) bere hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientziak jasoko ditu, bederatzigarren edizio honetan. Esperientzia hauekin batera, orain arte egin diren ikerketen berri ematea da Lasarte-Oriako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde- tzaren asmoa. Hitzordua Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da, maiatzaren 11 eta 12an.

Estitxu Alkortak, Eusko Jaurlari-tzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Euskara Sustatzeko zuzendariak, “azken aldian hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin esperientzia ugari ematen” ari direla adierazi zuen. “Esperientzia horiek guztiak hizkun- tzaren normalizazioan diharduten arduradun tekniko, politiko eta gizarte mugimenduetako ordezkariei nola mamitu diren azaltzea” interesgarria iruditu zitzaiela esan zuen zuzendariak.

Bestalde, Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusiak, Udaltopen balioa azpimarratu zuen eta bederatzi urteko ibilbidean erreferen- tziazko topaketa bihurtu dela nabarmendu zuen. Irizarrek azaldu zuenez, aurtengo irizpidea “udalerri mailan aplikagarriak diren esperientziak jasotzea da”.

Lasarte-Oriako Euskara Batzordeko lehendakaria Jon Antxordokik adierazi zuenez, “topaketa hausnarketarako plaza da eta horrek balio erantsia ematen dio”. Bere ustez, udalerri bakoitzean arazo “oso berdinak” dituzte eta Udaltopek “urtean behin biltzeko aukera” ematen die eta horrela komunean dituzten “arazoak, kezkak edota irtenbideak” mahai gainean jartzen dituzte.

programazioaAlkortak ostiralean ospatuko den saioari arreta berezia jarri zion. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarrekin gauzatzen ari diren proiektu baten berri emango baitute. “Proposamena, Euskal Herriko herri guztietan hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa elkarrekin lantzeko” balioko duela, laburtu zuen zuzendariak.

Orotara, bost hitzaldi, bi mahai-inguru, proposamen berri baten aurkezpena eta promosamenari egindako ekarpenak jasotzeko saioa, bideo emanaldi bat eta amaiera ekitaldia izango ditu. Horrela, hizkuntza ohiturak aldatzeko bi esperientzien berri emango da. Beste hiru hitzaldiak hausnarketa ariketak izango dira. Eta mahai-inguruak izango dira osteguneko bazkalostean.

Izen-ematea apirilaren 3an zabalduko da eta apirilaren 28an itxiko da. Matrikulazioa www.udaltop.eus webgunean egin behar da. Prezioa 65 euroko da eta barruan sartzen dira: jardunaldien saioetako partaide izateko eskubidea, hasieran banatuko den materiala eta osteguneko bazkaria. - Paola Fernández


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902