Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Josune Sasiain Manterola 1937an kanporatua izan zen zumaiarra

“Zumaiara itzultzean, lana sortu arte egoera oso gogorra izan zen eta gosea pasatu genuela ere gogoratzen dut”

252 pertsona kanporatu zituzten Zumaiatik 1937an eta Josune Sasiain (1934, Zumaia) eta bere ama izan ziren horietako batzuk. Sasiainek bi urte besterik ez zituen orduan

Ane Roteta - Sábado, 1 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Josune Sasiain Manterola

Galería Noticia

Josune Sasiain Manterola

Zumaia- Duela egun batzuk Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia eskaini zien 1937an kanporatuak izan ziren emakume gipuzkoarrei eta oraindik bizi diren emakumeen testigantza jasotzen duen Ama, nora goaz? dokumentala estreinatuko dute bihar Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian (16.30ean Victoria Eugenian). Josune Sasiainek (Zumaia, 1934) bi urte eta erdi zituen orduan -82 ditu orain-, ez du gertaera gogor horren oroitzapenik eta oraingo errekonozimendua polita den arren, “berandu” datorrela dio, historia xehetasunekin kontatu ahal izango zutenak jada ez baitaude gure artean.

Haur bat besterik ez zinen kanporatuak izan zinetenean.

-Nik ez dut ia ezer gogoratzen, oso txikia bainitzen, bi urte eta erdi besterik ez nituen. Dakidan guztia amak kontatuta dakit. Baina esan dezaket 11 urte inguru bete nituen arte miseria gogorra izan zela. Pena bat da baina dokumentalaren kontua berandu dator, nire ama bizi zenean egin baldin bazen askoz hobeagoa izango zen, berak bizi zuen eta. Polita izango li-tzateke jada hilda daudenek bizitakoa kontatuko balute, nire ama biziko balitz ez litzateke ixildu ere egingo.

Ama eta zu bakarrik izan zineten kanporatuak, ala baita zure anai-arrebak ere?

-Ez, ni bakarrik amarekin. Bi anai-arreba izan ditut, Jabier eta Maite, baina haiek gerraren ondoren jaio ziren.

Nola izan zen kanporatzea eta non izan zineten denboraldi horretan?

-Amari entzunda dakidanez, kanpora bidali ziguten, Bilbora joan ginen eta ondoren, Santanderrera. Hortik Frantziara bidali ziguten barkoan, baina ez dakit zehazki non izan ginen. Han egoera oso ona bizi izan genuen. Nire amari entzun nion txalet batean izan ginela eta jendea oso ondo portatu zela gurekin.

Noiz itzuli zineten Zumaiara? Zenbat denbora igaro zenuten han?

-Nik amari ez nion inoiz galdetu noiz itzuli ginen, baina oraindik umea nin-tzen, lau bat urte izango nituen. Fran-tziatik bueltatu ginenean, handik tifusa genekarrela esaten zuten baina inork ez zuen tifusik, dena gezurra zen.

Zaila izan al zen gero berriro hemen egokitzea?

-Bueltatu ginenean hemen lanik ez zegoen, oraingo egoera baino eskasagoa zen, eta gainera, nazionalista izateagatik ez zioten inori lanik ematen. Ni 11 urterekin hasi nintzen lanean antxoei burua kentzen. Lana sortu zen arte oso gogorra izan zen, eta gosea pasatu genuela ere gogoratzen dut. Gerora, ezkondu egin nintzen, bi alaba izan nituen, zein baino zein langileagoak, eta duela 34 bat urte arraindegia ireki nuen. Jaungoikoari esker lana eta osasuna izan dut. Egunean ordu asko egin ditut lan baina oso ondo bizi izan naiz, behin ere ez dut diru faltarik izan eta aurrera irten naiz. Ez diot inorri amorrurik, ezta gaizki egin zigunari ere. Osasuna eskatzen dut eta aurrera jarraitzea.

Zer sentitzen duzu oraingo errefuxiatuak ikustean?

-Niri pena handia ematen didate, eta askotan telebista ikusten dudanean pentsatzen dut: Ai ene, ni ere horrela ibiliko nintzen...Baina non kolokatu behar dira horiek? Hemengoentzat ere ez dago lanik eta! Gaur egungo egoera ere gogorra da.

Zerbait gehiago esango zenuke?

-Memoria historikoa berreskuratzeko lana Joseba Esnalek mugitu du, ez du lan gutxi egin! Berari eskerrak da hau dena, nik horrela errekonozitzen dut, eta eskerrak eman nahi dizkiot.

Txoko kuttuna. Zumaia. Zoragarri bizi gara hemen, oso polita dago eta oso kontentu bizi naiz.

Paisaia idiliko bat. Itzurungo inguru hori zoragarria da, San Telmo ermitatik Pikote alderako buelta hori oso ederra da.

Mendi bat. Gutxi joan izan naiz mendira, hondartzara gehiago.

Hondartza bat. Itzurun, ez naiz beste inora joan. Santiagora egur bila besterik ez naiz joan, baina hondartzara beti Itzurunera, eta amarekin, berriz, Algorrira.

Festa bat. Santelmoak, gure etxean asko ospatu izan dira.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902