Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Anoetako lehen sektorearen diagnosia egingo dute

Osoko bilkurak 2.195.338 euroko aurrekontua onartu du EH Bilduren aldeko botoekin

Sábado, 1 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Anoeta- Osoko bilkurak onartu moduan, 2.195.338 euroko aurrekontua izango du Anoetak 2017 urtean. EH Bilduren aldeko botoak soilik jaso zituen udal gobernuaren proposamenak. EAJ/PNVren lau zinegotzitatik bi agertu ziren osoko bilkurara eta abstenitu egin ziren bozkatzeko orduan.

Orotara, Anoetako Udalak 215.400 euro bideratuko ditu inbertsio errealetara, pertsonal gastuak 689.937 eurokoak eta ondasun arrunt eta zerbitzuetarako gordetako partida 747.620 eurokoa den bitartean.

Onartu berri diren aurrekontuetan aipatzekoa da lehen sektoreari zuzendutako diru partida bat zehaztu dela. Hain zuzen ere, aurten lehen sektorearen erradiografia egitea aurreikusi da, landa garapenaren azterketa bat egin ahal izateko. Azken urteetako joeran, baserriak husten ari dira eta herriko sektore garrantzitsu horretaz kezka sortuta, azterketa bat egin nahi du Anoetako Udalak, aurrera begira zer egin daitekeen ikusteko.

MozioaEra berean, astelehenean egin zen osoko bilkuran Zas! zurrumurruen aurkako sarearen aldeko mozioa onartu zen, “arrazakeria eta xenofobiaren aurka Anoetako Udalaren jarrera berretsiz”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902