Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lore eta Landareen Azoka izango da bihar

Zarauzko Zigordia kaleak hartuko du ekimen arrakastasua, goizeko 10.00etatik 14.00etara

2017(e)ko martxoaren 31a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Zarautz- Lore eta Landareen Azoka izango da bihar Zarau-tzen, 10.00etatik 14.00etara Zigordia kalean, eta bertako eta kanpoko saltzaileak izango dira bertan lore eta landareen azoka zabala eskaintzeko;hala nola, barnekoak, sasoikoak, usaindunak edota zuhaixkak.

Horretaz gain, landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu erosteko aukera izango da: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak.

Ekimen honek arrakasta handia izaten du eta erosketa gune egoki bat izateaz gain, ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen zaio. Hori dela eta, Udalak azoka hauek sustatzea du helburu;izan ere, azokak gure kulturan oso txertatuta dauden ekimenak dira, eta beste behin ere, Udalak herritarrak animatu nahi ditu azokara. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902