Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

260 ume aterako dira Azkoitiko LII. Haurren danborradan

Hilaren 22ko ikuskizunean Umore Ona elkartearen eta alpargateroen jantziak estreinatuko dituzte

2017(e)ko martxoaren 31a, ostirala - 06:13etan eguneratua

azkoitia- Azkoitiko erdiguneak Umore Ona elkarteak herriko bi eskolen, Txintxarriren, Udalaren eta zenbait herritarren laguntzarekin antolatzen duen LII. Haurren danborrada hartuko du hilaren 22an, 17.00etan hasita. Aurtengoan 260 bat umek parte hartuko dute ekitaldian, sei konpainia ezberdinetan banatuta.

Nobedade gisa, Ane Larrañaga azkoitiarrak diseinatutako jantzi berriak estreinatuko dituzte 2017ko danborradan;garai bateko alpargatarien janzkeran oinarritutakoa eta Umore Ona elkartearena, hain zuzen ere. Era berean, aurtengo karroza ere abarketarietan oinarritutakoa izango da.

Ikuskizunean parte hartu nahi duten 5 eta 12 urte bitarteko haurrek eskoletan eman behar dute izena. Hori bai, hilaren 22an euria egingo balu danborrada egun bat atzeratuko da (11.30ean). - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902