Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Auzolanerako deia egingo dute gaur Ibarrako gaztetxoek

|

2017(e)ko martxoaren 31a, ostirala - 06:13etan eguneratua

iBARRA- Auzolanaren beharra eta garrantzia goraipatzeko asmoz, Gazte Zuloko nerabe eta gaztetxoek ekimen berria aurkeztuko dute gaur, 18.00etan, plazako estalpean. Herritarrak deitu dituzte Herrian pentsatuz, auzolana sustatuz egitasmoa ezagutzera.

Nerabeek lanketa sakona egin dute herritarrei proposatuko dieten proiektua burutzeko. “Herritar garen aldetik, bizi eta gozatzen dugun herriari zerbait eskaintzea zen gure helburua eta auzolana ohitura zaharra berreskuratu eta herritarren artean elkarlana eta parte hartzea sustatu nahi dugu”, azaldu dute.

Ibarrako Gazte Zulo ez da ohiko gazte lekua, parte-hartzea susta-tzeko zerbitzu bat baizik. Eta bide horretan, nerabeen dinamika izan da auzolana antolatzearena. Hala diote eurek: “Ibarra hobetzeko lanetan hasi gara buru belarri DBH2 eta DBH3 mailetako taldeak, gure helburua herria haur, gazte eta nerabeentzat erakargarriago bihurtzea izanik auzolana antolatzea pentsatu genuen”.

Ibarrako Udalak oso begi onez ikusi du ekimena. “Adin hauetako herritarrengan parte-hartzea, aniztasuna, auzolana eta herritarren iniziatibak sustatzeko grina izatea benetan lanketa aberasgarria da eta horregatik, garrantzitsu ikusten dugu herriarentzat gazteen iniziatiba hau”, azaldu dute Udaletik. Bide honetan, herritarrak gazteen deiari erantzutera animatzen dituzte, “esperientzia aberasgarria izan daitekeelako belaunaldi desberdinak batera auzolanean aritzea”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902