Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Leharrei proba egingo dute larunbatean Gabirian

Lasterketak 24 kilometroko luzera eta 1.300 metroko desnibela du eta herria zeharkatzen du

2017(e)ko martxoaren 30a, osteguna - 06:13etan eguneratua

gabiria- Larunbatean Leharrei mendi lasterketa proba egingo dute Gabirian. 200 dortsal jarri zituzten prest antolakuntzakoek eta azken egunetan jakinarazi dutenez, dagoeneko kopurua bete da. Probak Gabiria zeharka-tzen du eta guztira 24 kilometroko luzera eta 1.300 metroko desnibela duen ibilbidea da. Lasterketaren irteera eta helmuga Gabiriako herrigunean izango dira, eta berezitasun gisa, antolatzaileek Leharrei-en azken zatia aldapa gora izango dela aipatu dute. Horrez gain, Leharrei proba puntuagarria da Goierri Kopa Trail sariketarako.

Larunbatean egun osoko festa izango dute herrian. Goizean 8.00etatik 9.00etara dortsalak banatuko dituzte eta 9.30ean hasiko da aurtengo edizioa. Pare bat ordu beranduago lehenengo lasterkariak iritsiko direla espero dute. Ondoren, sari banaketari ekingo diote eta babesleen oparien zozketa ere izango da. Eguerdian, 14.00etatik aurrera Osinalde Elkarteak bokatak eta plater konbinatuak bazkaltzeko aukera eskainiko du.

Iazko urtean antolatu zuten lehenengoz proba hau. Antolakuntzakoek balorazioa egin zuten lehen lasterketa horren ostean, eta gustura agertu ziren jendartean izandako harrerarekin. Lasterketaren izenak ere badu bere historia. Diotenez, eliza eraiki-tzen ari zirela, harria garraiatzen zebilen mando bat leher eginda bertan geratu zen;hortik datorkio azken aldapa honi bere izena, eta, ondorioz, lasterketari.

Nahiz eta larunbatean izango den egun handia, biharko ere antolatu dituzte ekintzak. 18.00-etatik 20.00etara dortsal banaketa egingo dute kultur etxean, eta NAN edo federatu txartela eramatea beharrezkoa dela gogoratu dute. 19.30ean hasita pintxo-potea egongo da Ostatuan. Gaueko 22.00etan, berriz, Khan Tengri - Mendizaletasunaren hizkuntza Mikel Diez zumarragarrak eta Joseba Iztueta gabiriarrak egindako mendi dokumentala egongo da ikusgai kultur etxean. Iazko udan Diez eta Iztu-eta elkarrekin joan ziren Khan Tengri mendira, baina ez ziren gailurrera heldu, tontorrera heldu behar ziren egunean ekaitza piztu zelako. Izandako abenturak kontatuko ditu gabiriarrak biharko saioan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902