Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Euskara Iparraldean bultzatzea gastua baino inbertsioa da”

Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak hitzarmena berretsi dute

Franck Dolosor - 2017(e)ko martxoaren 30a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Baiona- Euskarak iraungo badu bere lurralde osoan indartu behar dela azpi marratu zuen atzo Baionan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Nafarroako foru erkidegoko eta Ipar Euskal Herriko agintari zein gizartearekin lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi zuen Zupiriak, eta hitzetatik ekintzetara pasa zen iaz bezala 400.000 euro banatuko baititu Jaurlaritzak aurten ere Xalbadorren hizkuntza sustatzeko Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan. Sailburuaren ustez, “gastua baino inbertsioa da” euskarari laguntzea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo.

Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak datozen bost urteetarako lankidetza hitzarmen berria sinatu zuten atzo Lapurdiko hiriburuan. Zupiriak eta Mathieu Bergé EEPren presidenteak izenpetu zuten akordioak bi erakunde hauen arteko lankidetza sakondu nahi du, euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko. Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Bernadette Soulé EEPren zuzendariak parte hartu zuten ekitaldian lau erronka zehaztu zituzten: euskararen transmisioa, hizkun-tzaren presentzia eta erabilera, hizkuntzaren kalitatea eta euskararen aldeko jarrera.

“Elkarrekiko errespetua, konfian-tza osoa eta lankidetzan jarraitzeko borondate finkoa dira akordioaren oinarri sendoak”, argitu zuen atzo Zupiria sailburuak. Hamar urtez Bidasoa ibaiaren bi aldeetako kolore guztietako agintariek burututako lankidetzaren garrantziaz ohartarazi zuen. “Euskararen presentzia Iparraldean areagotzeko kolabora-tzen jarraitu nahi du Eusko Jaurlaritzak arlo publikoan, pribatuan, etxean, kalean eta gizarte osoan behar handia baitago“. Lankidetza horretarako Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernua beti prest izango dela gaineratu zuen Zupiriak.

Hamar milioiMathieu Bergé EEPren presidenteak gogoratu zuen hamar urteko lankidetzari esker ia hamar milioi euro banatu zaizkiela Iparraldeko euskaltzaleei. Iaz, 58 eragilek dirua jaso zuten 70 proiektu gauza-tzeko eta euskara bultzatzeko bizi publikoan, hedabideetan edota irakaskuntzan. Akitaniako kontseilari eta Baionako zinegotzi sozialistak begi onez ikusten du urtez urte gero eta eragile gehiago agertzea. Euren proiektuak apirilak 30 baino lehen aurkeztu beharko dituzte.

Euskarak oraindik inolako aitor-tzarik ez izan arren Iparraldean, Bergék azpimarratu zuen gizartean kontsentsu gero eta sendoagoa dela eta horren lekuko dela euskarazko irakaskuntzaren gorakada. “Lehen hezkuntzako eskolen bi herenek murgiltze eredua edo irakaskuntza elebiduna eskaintzen dute eta bertan dabiltza umeen %44“. Gainera, hainbat gurasok ikasgela elebidun gehiago eskatu dituzte Baionan ere, besteak beste zezen plaza inguruko eskola publikoan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902