Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bi kategoria izango ditu: 14-18 urtekoa eta 18 urtetik gorakoa

NanoKOMIKen bigarren edizioa abian da

Desafioa, "nanoboteredun" superheroi bati buruzko istorio grafikoa sortzean datza

EP - 2017(e)ko martxoaren 30a, osteguna - 10:54etan eguneratua

Galería Noticia

nanoKOMIK tutorialaReproducir

NanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) nanozientzian eta materialen zientzian espezializatutako ikerketa zentroek nanoKOMIK 2017 proiektua abiarazi dute nanofikziozko komiki parte hartzaile bat sortzeko asmoz. Nanozientzian eta nanoteknologian egiten diren aurrerapenek eskaintzen dituzten aukerak gizartean hedatzea eta gazteen sormena piztea du helburu proiektuak.

DONOSTIA. Horretarako, 2017ko nanoKOMIK erronka jarri da martxan. Desafioa, "nanoboteredun" superheroi bati buruzko istorio grafikoa sortzean datza, alegia, nanozientziari eta nanoteknologiari esker gaitasun bereziak bereganatzen dituen pertsonaia bati buruzko komikia, ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Aurtengo edizioan erronkak bi adin kategoria izango ditu: 14-18 urtekoa eta 18 urtetik gorakoa. Erronkan aurkezten diren istorioek nanoboterearen oinarri zientifikoak izan beharko ditu abiapuntu bezala, eta haren erabilgarritasuna islatu. Horretarako, www.nanokomik.com webgunean informazio ugari eta bideo sorta bat izango dute eskuragarri parte hartzaileek: alde batetik, materiak nanoeskalan dituen propietate harrigarriak zientzialariek beraiek azalduta, eta, bestetik, marrazkilari batek komikiak egiteko gakoak erakutsiko dizkie pausoz pauso. Lanak webgunean bertan aurkeztuko dira ekainaren 11ra arte.

Bigarren fasean, helduen kategoriako irabazleak nanofikziozko komiki parte hartzailea egiteko aukera izango du, gazteek erronkan sortutako istorio originaletan eta ideia berritzaileetan oinarrituz. Berriztapen honekin proiektuaren izaera parte hartzailea nabarmendu nahi da, komikilari berrien lana ezagutzera ematearekin batera.

TAILERRAK

Bestalde, datozen hilabeteetan, hainbat zientzia eta komiki tailer antolatuko dira Euskal Herrian, Bartzelonan eta Madrilen. Bi motatako tailerrak izango dira: 14-18 urteko gazteentzat (Euskal Herrian, eskoletan bertan egingo dira, maiatzaren hasieran), eta DBH eta Batxilergoko zientzia eta arte irakasleentzat, apirilaren 4an Donostian, proiektuak ikasgeletara heltzeko aukera izan dezan.

Zientzialari eta marrazkilari batek bideratuko dituen tailerretan alderdi zientifikoa eta artistikoa uztartuko dira. Tailerrak eskoletan egingo dira eta irakasleen tailerrean parte hartzeko www.nanokomik.com webgunean izena ematea beharrezkoa da.

Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako Fakultatean "Nanozientzia komikirako inspirazio iturri gisa" izeneko mintegia antolatu da artista gazteei ere gonbidapena luzatzeko asmoz. Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT) Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren proiektuaren laguntzailea da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902