Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Herritarrekin bat

Mariaje Simón Kortadi, GED-BAGAGILTZAren izenean - 2017(e)ko martxoaren 30a, osteguna - 10:52etan eguneratua

Joan den igandean Herri Galdeketa egin genuen Hernanin eta gure poza eta satisfazioa azaldu beharrean gara, 4253 hernaniar joan ginelako botoa ematera. Posible dela erakutsi dugu. Hau da, helburu orokor eta amankomun baten inguruan elkartzen garenean, helburu hori aurrera ateratzeko gauza garela alegia. Eta lortu baldin badugu izan da, herri honetako jende askok eman dezaketen hura eman dutelako: denbora, esfortzua, bakoitzaren profesioko ezaguera, ideiak, eta denen eskuak lanerako prest, helburuaren bila.

Horregatik, modu batean edo bestean, lankidetza eskaini diguzuen guztioi, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu: tortilak prestatu zituzten pertsonetatik hasi eta pankarta erraldoia jartzeko garabia ekarri zueneraino;tabernariak eta merkatariak;sinadurak biltzen edo buzoneoa egiten ibili zirenetatik, lanean jardun zuen elektrizistaraino;iturginetatik, soinuaren teknikari, informatikari, argazkilari eta kazetarienganaino. Eta nola ez! Zeregin askotan, bolondres lanean aritu diren jende guztietaraino. Eskerrak denei.

Gure eskertza hau, beste hainbat taldeei ere hedatu nahi genieke: kirol taldeei hain zuzen, kulturalei ere bai, denbora librekoei, e.a. Eta baita, Herri Galdeketa hau egin zedin, publikoki bere lagun-tza eskaini diguten alderdi politiko eta sindikatuei ere. Mila esker guztioi zuen laguntza eta lankidetzarengatik, zuek gabe ezin izango baitgenuen egin, igandean egin genuena.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902