Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iritzia

Beti arte, Hasier

‘Sautrela’ saioko lantaldea - 2017(e)ko martxoaren 30a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Pena, doloriak oro gure gainean dira, hala da. Adiskide izan dugu, lankide, pasio eta amorruetan lagun. Hasier Etxeberria partitu da eta gu hemen, liburu, ordenagailu, programako eskaleta, prentsa ohar, email eta abarrekin. Libre den ordenagailuari begiratzen diogu eta imajinazio askorik gabe irudikatzen dugu hor, aurikularrekin (uztaia lepo aldean) hango edo hemengo programei so, auskalo nongo testuak leitzen, harik eta ideia brillante horietako bat bururatzen zaion arte. Luneten bi kristalak batu eta orrialde batean zerbait idatziko du;halako eta halako. Zenbat ideia bihurtu dituen ikus-entzunezko, ez jakin;zenbat idazle ekarri dituen Sautrelara, ezin konta.

Sautrela, Hasierren euskararen finezia -ekialdeko euskalkien kutsukoa- ondo adierazten duen hitz hori, ia inork ezagutzen ez zuena baina berak inork baino hobeki azaldua. Muskerren eta matxinsaltoen eremu, Lizardi, Etxepare eta beste guztiena. Hasierrena berarena. Orain liburu bat hartu eta irakurtzen hasi da erredakzioko zalaparta gora-behera. Tarteka egiten du azpimarra, ipintzen du oharra, aurkitu du errataren bat, egin du estilo iruzkinen bat. Deitu behar zioat editore horri… Ulisesbera irakurritakoa baita Hasier telefono dei, teklen harrabots eta bestelako irri eta oihu artean.

Botila bete ur (gasduna) jaso eta liburuekin bildu ditu motxilan. Bihar grabazioa dugu eta azkeneko irakurketak egin behar. Nobedaderik bada deitzeko, gainontzean, bihar goizean Kur galerian, Juanmaren abaroan. Ez ahaztu zapatak txukun-txukun ekartzen, gogoratu dio Yolandak. Bizkar zabala ikusi dugu partitzen, motxila alde bakarretik heldua duela. Biharko saioko aurkezpenean zein irudi, zein hitz erabiliko dituen hausnarrean imajinatzen dugu esku batez adio egiten digula. A cascais. Pausaje luzez egin du kanporako bidea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902