Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Arroabeko jolastoki berria diseinatzeko prozesua abian da

Haurren proposamenekin diseinatuko dute auzo zestoarraren eskolako jolastoki berria

Ane Roteta - 2017(e)ko martxoaren 29a, asteazkena - 08:24etan eguneratua

Arroabeko eskolako gaur egungo jolastokia.

Arroabeko eskolako gaur egungo jolastokia.

Galería Noticia

Arroabeko eskolako gaur egungo jolastokia.

Zestoa- Aurreikuspenen arabera, Zestoako Arroabea auzoak eskola berria izango du bi urte barru, eta horren harira, jolastoki berria ere izango dutenez, auzoko haur, guraso eta eskolako irakasleek dagoeneko prozesu parte-hartzaile bati ekin diote jolastoki berria nolakoa izango den denen artean erabaki-tzeko.

“Joan den ikasturtean Zestoako Udalak hezkidetza programa bat jarri zuen martxan Arremanitz Kooperatibarekin batera, eta haurrekin saioak egiteaz gain, irakasleei ere aholkularitza eskaini zieten kooperatibatik. Hala, Arroabeko eskolan dagoen behar batez jabetu ziren. Gaur egun duten patioan elkarbizitza arazoekin topatzen dira eta hezkidetza ikuspuntutik egiten den irakurketa da patioa futbolak bereganatzen duela eta gainerako haurrak bazterrean geratzen direla”, azaltzen du Leire Otaegik, Zestoako gazteria dinamizatzaileak. Beraz, eskola berria egingo denez, “aukera egokia eta polita” izan litekeela ikusi zuten etorkizuneko jolastokia haurrekin batera diseinatzea. Zentzu horretan, “eskolako jolastokia haurren artean harreman egokiak sor-tzeko eta zabaltzeko gune aproposa da, heziketaren zati garrantzi-tsua” dela dio Otaegik.

Prozesuari joan den ostegunean eman zioten hasiera, Arroabeko gurasoekin, eskolako zuzendaritza eta irakasleekin, eta Zestoako Udaleko teknikari eta politikariekin eta bertan gurasoen zenbait proposamen jaso zituzten: “Nahiz eta parte-hartze prozesua haurrekin egingo den, gurasoen proposamen batzuk jaso ziren bilera horretan. Oso ondo joan zen eta ulerterraza izan zen, denon txikitako jolastokietan eredu berdina baitzegoen, futbolak jaten du patioaren eremu handiena eta gainontzeko jolasak sobratzen diren eremuetara joan behar dute”.

Hurrengo pausoa, haurrekin tailerrak egitea izango da. Atzo hasi ziren horretan, eta hilaren 31n eta apirilaren 4ean jarraituko dute lan hori egiten. Otaegik azaldu duenaren arabera, “beraiek gaur egungo jolastokian nola sentitzen diren, zer egiten duten eta horrelako gaiei buruz hausnartuko dute, eta ondoren, sormenaren bitartez patio berri horretarako proposamenak eskatuko zaizkie;hala nola, plastilina eta marrazkiak erabiliko dituzte horretarako”. Prozesu guzti honetaz Arremanitz Kooperatiba ari da arduratzen, eta ondoren, gurasoen eta haurren proposamenak jasota, Ari Arkitektura taldeak egingo du jolastokiaren proposamen zehatza.

Gazteria dinamizatzaileak zehaztu duenez, Aste Santua aurretik haurren parte-hartze saioak amaituta egongo dira, eta Aste Santuen ondoren aurkeztuko da Ari Arkitektura taldearen proposamena. “Lehendabizi, prozesuan parte hartu duten haurrei aurkeztuko zaie, eta ondoren, udal ordezkariei, eskolari eta auzoko gurasoei haurren proposamen hori mahai gainean jartzeko. Hala ikusiko da zein aukera dauden, zer izan litekeen egingarria eta zer ez, ze aurrekontu izan daitekeen eta abar”, azaldu du dinamizatzileak. Baina, bilera horren ondoren, epeez hitz egitera ez da ausartu, jolastoki berria eskolarekin batera eraikiko litzatekeelako, eta kontu horretan Eusko Jaurlaritza dagoelako tartean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902