Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dantzari Eguna ospatuko dute igandean Villabonan

Dantza eskolaren kalejira eta emanaldia, bazkari herrikoia eta erromeria antolatu ditu Oinkarik

2017(e)ko martxoaren 29a, asteazkena - 08:24etan eguneratua

Villabona- Azken urteotan egin ohi duen moduan, Oainkari Dan-tza Taldeak Dantzari Eguna ospatuko du igandean. Ekitaldi nagusienak bazkari herrikoia eta erromeria badira ere, egun osorako egitaraua antolatu dute billabonatarrek.

Oinkari dantza eskolako partaideen kalejirak piztuko du dantza giroa 11.30ean. Txermingo Zubimusu eskolatik eta Arroako Fleming ikastetxetik abiatuko dira eta herrian zehar ibiliko dira. Emanaldia, berriz, 13.00etan iragarri dute Malkar plazan.

Bazkari herrikoia Bearzana pilotalekuan izango da, 14.00etan. Txartelak salgai daude Amasa kafetegian (2005az geroztik jaiotako haurrak 10 euro ordaindu beharko dute eta helduek, hau da, gainerakoek, 15). Dantza Egunari amaiera emateko erromeria antolatu dute, 17.00etatik aurrera, Errabal taldearen eskutik Bearzana pilotalekuan. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902