Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
60 URTE ZITUEN

Hasier Etxeberria kazetari eta idazlea hil da

Miércoles, 29 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 13:21h

El periodista y escritor Hasier Etxeberria en una imagen de archivo.

El periodista y escritor Hasier Etxeberria en una imagen de archivo. (GORKA ESTRADA)

Galería Noticia

El periodista y escritor Hasier Etxeberria en una imagen de archivo.

Kulturgintzarekin harreman estua izan du elgoibartar kazetari eta idazleak. "Sautrela" literatura saioa gidatu zuen, joan den urtean eritasunak pantailatik aldendu zuen arte.

DONOSTIA. Hasier Etxeberria idazle eta kazetari elgoibartarra hil da asteazken honetan, eritasun baten ondorioz, 60 urte zituela.

ETBn kazetaritza, euskara, gastronomia, artea eta komunikazio uztartu zituen, besteak beste, eta 1999an "Sautrela" literatura saioa gidatzen hasi zen, joan den urtean gaixotasunak pantailatik aldendu zuen arte.

EiTBko iturriek jakinarazi dutenez, idazle gisa, narrazioak ("Ipuin ezberdinak eta erregalokoak", "Karramarroaren aztarnak" eta abar), eleberriak ("Arrainak ura baino", "Eulien bazka" eta abar) eta antzerkia ("Antso erregea") idatzi zituen, baita "Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan" liburua ere, non Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria eta Joseba Sarrionandia elkarrizketatu baitzituen.

Azken urteetan, sare sozialetan ere aritu zen. "Alua munduan" izeneko bloga sortu eta elikatu zuen, eta Zu Zeu euskal plataforma digitalaren sortzaileetakoa izan zen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902