Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

XIX. Astronomia Astea ospatuko du Arkamurkak apirilaren 4tik aurrera

Hiru hitzaldi izango dira elkartearen aretoan eta azken egunean eguzki eta gau-behaketak egingo dira

Ane Roteta - 2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Pertsona bat teleskopioarekin zerua behatzen.

Pertsona bat teleskopioarekin zerua behatzen. (n.g.)

Galería Noticia

Pertsona bat teleskopioarekin zerua behatzen.

Zarautz- Zarauzko Arkamurka Natura Elkarteak, beste behin ere, Astronomia Astea antolatu du, eta aurtengoan XIX. edizioa ospatuko du taldeak apirilaren 4an hasi eta 8a bitartean. Hala, guztira, hiru hitzaldi interesgarri eta eguzki eta gau-behaketak egingo dituzte. Hitzaldi guztiak Arkamurkaren aretoan (Santa Marina 2, 2) izango dira 20.15etan.

“Bagatoz burua altxa eta zeruari erreparatzeko asmoz. Eta ez zeruari bakarrik, unibertsoari eman nahi diogu begirada, ohiko moduan. Horretarako zientziaz baliatuko gara, baina baita irudi, musika eta emozioaz ere”, aurreratu dute Arkamurkatik. Ekitaldiak antolatzeko Zarauzko Udalaren, Torreoia Bizirik taldearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deba Garaiko Astronomia taldearen eta Grupo de Ciencias Planetariasen laguntza izan du Arkamurka taldeak.

Teleskopio bereziekin eguzkia behatzeko aukera izango da Munoan, eta gau-behaketa, berriz, Torreoi inguruan egingo da

Esan bezala, apirilaren 4an, datorren asteartean, ekingo diote asteari eta Unibertsoa etxeko saloian: astronomia margolaritzan, musikan eta zineman izeneko hitzaldia eskainiko du Arkamurkako kide den Iñigo Elorzak. Modu honetan, artearen bitartez unibertsoari egindako begirada batzuk ekarriko ditu gogora, bertaratzen direnen zentzumenen gozagarri. Asteazkenean, berriz, Jesus Arregi Bengoak, EHUko Unibertsitateko irakasle titularrak, Grabitazio-uhinak, dantza espaziala hi-tzaldia eskainiko du, eta Albert Einseinen Erlatibitate Orokorraren Teoria eta Newtonen teoria izango ditu hizpide. “Newtonen teoriak azal ezin zituen fenomeno horiek argitzeaz gain, fenomeno berriak aurresan zituen Einsteinek;hala nola, argi-izpien ibilbidearen okertzea masa baten ingurutik pasatzean eta grabitazio-uhinen existentzia. Azken fenomeno hori ez da esperimentalki neurtu duela urte bat arte;horren kariaz, fenomenoaren nondik norakoak ulertzen ahaleginduko gara, grabitazio-uhinak Unibertsoa azter-tzeko beste tresna bat direlako”, azaldu dute natur elkartetik.

Osteguneko hitzaldia, Bajo las nubes de Júpiter: La misión Juno, gazteleraz izango da eta EHUko ingenieritzako irakasle titularra den Ricardo Hueso Alonso izango da hizlaria.

Amaitzeko, larunbat goizean eguzki-behaketa egingo dute 12.00etatik 14.00etara Munoan. Hala, telekospio bereziekin eguzkia behatu eta haren inguruko azalpenak entzun ahal izango dituzte parte-har-tzaileek. Gauean, aldiz, 21.00etan Vista Alegre parteko Torreoira hurbilduko dira gaueko zerua aztertzeko asmoz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902