Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpaina Orion ere martxan

Ekimena martxoaren 31n amaituko da eta Orioko hiru dendek egin dute bat egitasmoarekin

2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Orio- Irakurri, gozatu eta oparituegitasmoaren 11. edizioa martxan da eta aurten ere iritsi da Oriora. Oraingoan, gainera, Euskal Herriko bi hiriburutan ere egingo da, Gasteizen eta Iruñean, eta inoiz baino herri gehiagotan ere, 52tan hain zuzen ere. Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmoa laugarren aldiz heldu da aurten Oriora, eta urtero bezala, Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du, udalekin eta herrietako liburu-dendekin elkarlanean.

Beraz, maiatza arte eramango da aurrera egitasmoa kostako herrian, eta Orioren kasuan, hiru dendek hartuko dute parte kanpainan: Ontza liburu-denda, Iturain estankoa eta Mauka paper-denda.

Kanpainaren asmoa herritarrek euskarazko liburu gehiago irakur-tzea da. Gaur egun, euskaraz irakurtzeko aukera zabala dute bai haurrek eta bai helduek, eta kanpaina honen bidez, oriotarrak bultzatu nahi ditu Udalak, euskarazko liburu horiek irakurri eta gozatzera. Bestalde, kanpainak beste bi helburu ere baditu: herritarrak udal liburutegira hurbiltzea eta herriko liburu-dendetan euskarazko liburuen kontsumoa susta-tzea.

Horrez gain, Euskaltzaleen Topaguneak Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrari 50 liburuen gomendioa egiten duen zerrenda eskatu dio, eta programan parte hartzen duten guztien eskura jarri du, zein liburu erakurri erabakitzeko lagungarri izateko.

Hiru pausoKanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pauso eman behar dira parte har-tzeko: irakurri, gozatu eta oparitu. Hala, lehen pausoa euskaraz irakurtzea da. Horretarako, udal liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eska-tzeko aukera izango da, haurren-tzako nahiz helduentzako. Bigarren pausoa gozatzea da;behin liburua irakurrita, liburutegira itzuli eta fitxa sinple bat bete beharko da. Horren ondoren, liburuzainak erosketa-txeke bat emango dio erosleari, %35eko deskontuarekin, Orioko liburu denda batean euskarazko liburu bat erosteko. Amaitzeko, azken pausoa liburu hori oparitzea da.

Egitasmoa datorren maiatzaren 31n amaituko da, baina erosketa-txekeak liburu-dendan erabiltzeko epea ekainaren 10a artekoa izango da.

Hego Euskal Herrian 52 herrik hartzen dute parte egitasmoan, eta Orioz aparte, Gipuzkoan honakoak dira ekimenera batu diren herriak: Beasain, Eskoriatza, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Soraluze, Villabona eta Zaldibia. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902