Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donibaneko liburutegira bisita gidatuak antolatu dituzte

Bihar 19.00etan herritarrei zabalduko zaie eta eraikin berria familiei eta gazteei ostiralean erakutsiko zaie

2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Pasaia- Bibliotekaren Lagunak taldeak Pasai Donibaneko herritarrak gonbidatu nahi ditue aste honetan liburutegi berrira antolatu dituen bisita gidatuetara. Dagoeneko diseinu proposamen bat landu du herritar eta eragile talde batek, eta bisita gidatuen bitartez, espazioa ezagutzera emateaz gain, diseinua aurkeztu, eta herritarren beharrak eta hausnarketak jaso nahi dira.

Honenbestez, bihar herritar ororentzat irekiko da 19.00etan eta ostiralean bi saio berezi prestatu dituzte, bat familientzat, haur eta gurasoak elkarrekin joateko, eta bestea gazteentzat, 17.00etan eta 19.30ean hurrenez hurren.

XXI. mendera egokitutako liburutegi bat izan behar du egoitza berriak, hiritarrei behar adina informazio helarazteaz gain, kultur topagune bihurtuko dena.

iTXIERAPasaiako Udalak jakitera eman duenez, erabilera anitzeko eraikuntzan kokatuko den Donibaneko liburutegi berriaren egokitze-lanak amaitzear daude, nahiz eta oraindik ezin duten irekitze data zehaztu.

Hala eta guztiz ere, liburutegi zaharra tokiz aldatuko dutenez, apirilaren 1etik aurrera itxita egongo da, eta ez da zerbitzurik izango liburutegi berria ireki arte.

Hori horrela, ezin izango da mailegurik egin eta hartutako liburuak Donibaneko kiroldegiko sarreran itzul daitezke apirilaren 1etik ekainaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 21.00etara;larunbatetan, 9.00etatik 19.00etara eta igandeetan, 9.00etatik 13.00etara. Maileguak ere beste barrutietako liburutegietan itzul daitezke irailaren bukaera arte. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902