Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jarduera fisikoan orientatzeko bulegoa martxan da Beasainen

Herritar aktiboak izateko helburua du eta 65 urtetik gorako beasaindarrentzat zuzendua da

M. Aranburu - 2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Xabat Ibarguren, Justo Mugika, Aitor Aldasoro, Tomas Plazaola eta herriko elkarteetako eragileak, atzo goizean egindako agerraldian.

Xabat Ibarguren, Justo Mugika, Aitor Aldasoro, Tomas Plazaola eta herriko elkarteetako eragileak, atzo goizean egindako agerraldian.

Galería Noticia

Xabat Ibarguren, Justo Mugika, Aitor Aldasoro, Tomas Plazaola eta herriko elkarteetako eragileak, atzo goizean egindako agerraldian.

beasain- Kirolak osasunean duen eragina nabarmena da eta azken urteetan asko jabetu dira herritar aktiboak izatearen garrantziaz. Beasainen duela hilabete batzuk hasi zuten Ondo izan ondo ibiliegitasmoa. Bertan, 65 urtetik gorako 60 lagun inguru elkartzen dira ostegunero eta herrian zehar ibilaldi bat egiten dute aktibo mantentzeko.

“Garrantzitsua da (adinekoak) kalera ateratzea”, azaldu zuen atzo egindako aurkezpenean Aitor Aldasoro alkateak. Izan ere, gai honen inguruan egindako azken berrikun-tzaren berri eman zuten agerraldian.

Jarduera fisikoan orientatzeko bulegoa edo kontsultategia sortu dute herritarren jarduera fisikoa planifikatzen laguntzeko. Astean bitan, astearteetan 18.00etatik 20.00etara eta ostegunetan 12.00etatik 14.00etara, eskaintzen dute doako zerbitzu hau Antzizar kiroldegian, baina derrigorrezkoa da aurrez hitzordua hartzea kirol zentroko harreran.

Xabat Ibarguren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizen-tziatua da zerbitzuaren arduraduna. “Jarduera fisikoa egitea ona da, baina pertsonalizatua izan behar du”, agertu zuen Ibargurenek. Horrela, harengana jotzen duten beasaindarrei jarduera pertsonalizatuak diseinatuko dizkie, dituzten “arazo edo gaixotasunak xamurtzen saiatzeko”.

Kontsultategiak, gainera, Beasaingo Osasun Zentroarekin batera lan egiten du. Justo Mugika bertako medikua da: “Harremanetan gaude Ibargurenekin. Finean, Osasun Zentroan hainbat gaixotasun edo arazo detektatzen ditugu, eta pertsona horiei komeni zaizkien ariketak zeintzuk diren ere esaten diegu”.

jardueraz haratago“Ez da osasun fisikoaren kontua bakarrik, osasun mentalarena ere bai”, adierazi zuen Beasaingo alkateak. Horren harira, Tolosa-Goierriko Osasun Publikoko eskualde arduraduna den Tomas Plazaolak gaineratu zuen horrelako ekintzekin “kohesio soziala” bilatzen dutela. Adibidez, Ondo izan ondo ibili egitasmoari dagokionez, ikastetxeekiko elkarlana bultzatu nahi dute: “Belaunaldi arteko konexioak beharrezkoak dira jakiteko zein behar dituzten adinekoek”, esan zuen Plazaolak.

Aktibo mantentzearen beharra zabaldu nahi du Ibargurenek. Horregatik, bera ere programako kideekin elkartzen da. “Gai bat hartu eta hori jorratzen dugu: oreka, koordinazioa, luzaketak, memoria...”. Gainera, astelehenero 11.30etatik aurrera Segura Irratian aritzen da jarduera fisikoa egitearen garrantziaz hizketan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902