Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Biok2 taldeak mailaz igotzeko aukera izango du

Ordiziarrek garaipena eskuratu dute eta bigarren postuan matematikoki klasifikatu dira

2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 06:10etan eguneratua

ordizia- Ordiziako Biok2.com saskibaloi taldeko gizonezko senior taldeak garaipena eskuratu du asteburuan eta lortutako puntuei esker matematikoki bigarren tokia lortu du, liga bukatzeko bost partida falta direnean. Gauzak horrela, mailaz igotzeko aukera izango dute urdinek. “Honek final foura antolatzeko aukera emango digu”, azaldu du zuzendaritzako kide den Joseba Caballerok. Garaipenaz gain, garrantzitsua izan da hirugarren tokian dagoen San Cernin talde nafarrak galdu egin duela, eta horri esker lortu dute bigarren postuari heltzea.

Partida etxean jokatu zuten ordiziarrek, baina jokoaren hasiera Loiola Indautxu taldearena izan zen, argi utziz zergatik zeuden laugarren postuan. Lehenengo laurdenaren hasieratik bukaeraraino bizkaitarren nagusitasuna erabatekoa izan zen, 18-24ko markagailuarekin amaituz. Ordiziarrek argi zuten partida oso garrantzitsua zela sailkapeneko lehen postuetan jarrai-tzeko, eta beste jarrera batekin atera ziren joko eremura. Defentsako lanetan arreta jarri zuten eta partidari buelta ematea lortu zuten. Atsedenaldira bi puntuko abantailarekin iritsi ziren ordiziarrak, 38-36. Ondoren, urdinek nagusitasuna erakutsi zuten eta bizkaitarrek ez zuten hirugarren laurdenean nahi adina saskiratze lortu, eta azken laurdeneko azken minutuetan bi puntuko bi saskiratze eta hiruko saskiratze batekin berriro ere aldea handitu zuten etxekoek eta 71-65eko markagailuarekin bukatu zen partida. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902