Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iritzia

Lekaixoka: Denbora zerbait preziatua da

Malen Ugarte eta Mikel Egibar, Kilometroetako koordinatzaileak - 2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 11:29etan eguneratua

Ukaezina da ibilbide honetan zoriontasuna bilatzea dela guztion xedea, baina zoriontasuna bilatze honetan denboraren faktoreak zer esan handia du, are gehiago bizi garen jendarte azeleratu honetan. Industria-iraultzatik egundaino kapitalismoak denborari balore berezia eman dio eta lana balore horren funts eta oinarria bilakatu da;hots, denbora produktibitatearekin lotu dugu eta kapitala ekoizpenerako oso aldagai garrantzitsua bihurtu. Honek, denbora galtzeak dirua galtzen gabiltzala pentsarazi digu;bestela esanda, diruak urrea ordeztu duen arren, denbora salneurri bat izatera pasa dela esan genezake.

Zer gertatzen da, orduan, edozein jarduera, eskaintzen diogun denbora emaitzaren arabera neurtuz gero? Betiere etekin positiboa bilatuko dugula, aspertzearen beldurra areagotuko dela eta ondorioz sormenari eta ezerezari ere lekua kenduko zaiola.

Agerikoa da, beraz, kontsumoaren eta aisiaren jendarteak lanpetuta mantendu nahi izate horrekin, gure bizitza antolatzera eta denbora neurtzera behartzen gaituztela. Denbora zehatza denbora ideala izatera pasatu da eta jada ez gara gu gure denboraren neurtzaile. Eta zer pasatzen da "gehiegizko" denborarekin? Gehiegizko denbora denbora askea aisialdia deritzoguna, gorpuztu beharreko denbora izatera pasatzen da. Hala ere, ekonomia ez da soilik ekoizpenean oinarritzen, eta kontsumoa ere ezinbestekoa da. Hartara, aisialdia benetan denbora askea ote den galdetzera iristen gara, eta horren harira aisialdiak egun duen balioa aztertzera.

Jendartean eta hezkuntzan lehiakortasuna, indibidualismoa eta kontsumismoa nagusi diren une hauetan, zaila da jakitea egungo aldaketek nora garamatzaten. Lan honetan baina, eragile ezberdinen parte hartzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, gure haur eta gazteak balore gizatiarragoetan hezteko, eta ikastean errentagarritasuna ez bilatzeko. Aisialdia denbora-subiranoa izanik, inposizioz bertan sartzen den edozein jarduera (etxerako lanak, klase partikularrak, ) denbora lapurrak lirateke. Zoritxarrez, teknologia berriak eta sare sozialak ere ez dira batere lagungarriak.

Denboraren zatiketa konbentzio sozialaren arabera sortzen da eta ez die pertsonak dituen beharrei erantzuten. Esan genezake gure jendartea gaixotzen ari dela denbora ideala pertsonaren beharretatik gehiegi urrundu delako

Horregatik uste dugu denbora pertsonari itzuli behar zaiola. Desazkundearen bideari jarraituz, ezin dugu hartu denbora gero eta gauza gehiago egiten den eremu bezala. Ezinbestekoa da erritmoa jaistea esperientziak kalitatekoak izateko zein sormenari aukera emateko eta sistemak baldintza hauek bermatu beharko lituzkeela iruditzen zaigu.

Denbora-soberanoa bermatzeko heziketa beharrezkoa da eta heziketa horretatik, konformismotik urrunduz, ikuspuntu kritikoa eta kriterioak zorroztu behar ditugu. Irizpide propioekin eraiki behar dugu gure aisialdia, irizpide propioak izateko heziz gure alaba semeak.

Euskal Herrian komunitate kulturala osatzen dugu. Komunitatea harremanaren bitartez garatzen doa eta harremanetarako dagoen tarte-denbora garrantzitsuena aisialdia da. Gure ustetan aisialdia benetan modu askean denbora librean eraikitzen da, baina gure buruari ezinbesteko galdera egin behar diogu: ez al digu, sistema berak, eredu jakin bat, itzalpeko curriculuma inposatzen?

Askotan jendarteak dituen baloreak, besterik gabe, pertsonen artean sortzen direla pentsatzen da, baina kasu honetan, gure jendartea modu konduktista batez sistema berak inposaturiko baloreak barneratzeaz gain, hauen arabera pertsonen arteko harreman sarea egonkortzen doazela pentsatzen dugu. Zein baloretan eraikitzen gabiltza gure aisialdia? Euskararen erabilera, euskal kultura, ingurumena, gizarte patriarkala, indibidualismoa, kontsumoak, auzolanak, herrigintzak, eta gai hauen inguruko hausnarketak ba al dute tokirik saltzen dizkiguten aisialdi honetan?

Lan sakona oraindik egiteke dago eragile ezberdinen artean. Inoiz baino gehiago komunitate hezitzailean Auzolana beharrezkoa da, eta gure ustetan Auzolana da aisialditik eraiki behar den jarduera komunitarioa. Aurten Oñatiko Txantxiku Ikastolatik antolatzen ari den Kilometroak-ek, Ikastolen jaiak, Auzolana aukeratu du ildo nagusitzat, eta berarekin batera Lekaixoka (deialdika, irrintzika) hartu du lema.

Hemendik eta orain lekaixoa egiten dugu: eraiki dezagun herri bat non denboraren subiranotasuna bermatua izango den. Jaiotzetik hil arte pertsonok gure bizitzaren curriculuma osatzen gabiltza esperientzien. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902