Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Etorkizuna eskuan

Ana Urkiza - 2017(e)ko martxoaren 27a, astelehena - 11:33etan eguneratua

Hiruzpalau datu gurutzatuta: Euskal Herrian, hamar gaztetik bostek datozen bost urteotako lan egoera, oro har, hobetu egingo dela uste du. Eta hamarretik bederatzik, daukaten lanari eutsi egingo diotela edota, beste era batera esanda, daukaten lana ez dutela galduko uste dute. Baikor agertzen dira.

Hamar gaztetik seik goi mailako ikasketak egiteko asmoa agertzen du, hiruk prestakun-tza profesionala, eta geratzen den hamargarrenean kokatzen dira, batetik, ez dakitenak zer egin baina, bestetik, hizkuntzak ikasteko atzerrira joatea erabakitzen dutenak edota "urte sabatikoa" hartzen dutenak bolondres beste herrialde batera laguntzera joateko eta esperientzia berri bat bizitzeko. Barrua hazteko.

Aurreko astean, Musikenen izandako Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan parte hartu zutenek "gerorako prestatzen joateko esperientzia izatea" zuten helburu. Eta ahal izanez gero, Master Class bat irabaztea, noski. Baina bidea zuten areago helburu.

Datu hauekin, gurutzatu ditzagun beste hauek: "zortea" probatzea edo aparteko dohaina duzula erakusteko antolatzen diren telebista programetan (Got Talent, La Voz eta antzekoetan) parte hartzen duten euskal gazteen presentzia ez omen da %1era heltzen. Norbaitek esaten zuen "hemen" makina-erramintak egiten genekiela. Horretan onenak ginela eta, beraz, hori zela guk kanpora esportatu beharko genukeena. Burua horretan kokatu eta ahalegin oro norabide berean jartzen erakutsi digute. Produktiboak izaten. Eta kopla gutxi.

Ezbairik gabe, esanaren gainean entzuten direnek, bere lekua egiten dute, eta urak bere ibilbidea bezala, gure izaera markatzen. Etorkizuna "gure esku" dagoela ikastea eta sentitzea ez da txarrena. Ez eta eskura ditugun baliabideetan sinestea eta horiek hobekien baliatzea besterik buruan ez izatea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902