Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Olatua badator’ abestia aurkeztu du Zarahitzek

Maiatzaren 7ko herri-galdeketari babesa adierazteko asmoz egin du kantua Skasti taldeak

Domingo, 26 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Andoni Egaña, Skastiko eta Zarahitzeko kideak.

Galería Noticia

Andoni Egaña, Skastiko eta Zarahitzeko kideak.

Zarautz- Datorren maiatzaren 7an erabakitzearen aldeko olatura igoko dira Urola Kostako udalerriak eta ekimenari babesa adierazteko asmotan Skasti talde zarauztarrak Olatua badator izeneko abestia sortu du Andoni Egaña bertsolariaren hitzekin. Bideokliparen edizio lanak, berriz, Galder Gonzalezek egin ditu.

Ostiralean aurkeztu zuten kantua eta bideoklipa Zarahitzek duen egoitza berrian eta bertan izan ziren Andoni Egaña, Skasti taldeko abeslariak, Xabier Uzin eta Iker Iñigo, eta Zarahitzeko kideak. “Kantu alaitsua, erraz sartzen dena eta Andoniren mezua ondo helaraziko zuena egiten saiatu gara ahalik eta jende gehiagorengana iristeko”, azaldu zuten Skastiko kideek. Bestalde, bertsolariarekin egindako elkarlana “esperientzia oso polita” izan dela nabarmendu zuten eta Egañak talde zarauztarrarekin lehen aldiz lan egitea plazerra izan dela adierazi zuen: “Ska musikarekin, herriko talde batekin, eta gainera, auzokideak diren pertsonekin lan hau elkarbanatzea gozamen bat izan da”. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902