Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Damaso Uranga apaiza 77 urterekin zendu da Hondarribian

2015EAN HIRIAREN | Urrezko Intsignia jaso zuen azpeitiar honen heriotza “atsekabez” hartu du Udalak

Domingo, 26 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

hondarribia- Damaso Uranga apaiz azpeitiarra, Hondarribian 50 urtez lan egin izan duena, 77 urterekin zendu zen atzo goizeko lehen orduan. Udalak “atsekabez” hartu du hondarribiarrentzat Don Damaso zenaren heriotzaren albistea, eta “urte horietan guztietan Hondarribiaren eta hondarribiarren alde egindako lana” eskertzeaz gain, bere “doluminak” adierazi dizkie “Damaso Urangaren senide eta lagunei”.

Damaso Uranga azpeitiarra zen jaiotzez eta Erroman eta Valentzian Filosofia eta Letrak ikasi eta apaiz ordenatu ostean, 1966. urtetik hona Hondarribian aritu zen lanean, apaiz gisa eta baita Ama Guadalupekoa ikastetxeko irakasle, zuzendari eta titular, hiriko hainbat gazteren heziketa eta garapenean.

urrezko intsigniadunaHorrengatik guztiagatik, apaiz gisa urrezko ezteiak bete zituen 2015ean, Hondarribiko Udalak hiriaren Urrezko Intsignia eman zion Urangari.

Apaizari azken agurra emateko, Jasokundeko amaren parrokia zabalik izango da bihar, 9.30etik 11.30era, eta hileta elizkizuna han bertan egingo da 19.00etan. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902