Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Motzak luze

Xabier. Euzkitze - Domingo, 26 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:10h

mattin Treku eta Lazkao Txiki, biak ere ez ziren metro eta erditik askoz gehiago gora-tzen. “Txiki handia zinen zu” kantatzen zion Andoni Egañak Joxemieli, lazkaotarrari buruz ETBrako egin zituzten marrazki bizidunetan. Aheztarraren-tzat ere balio zuen horrek. Bertso-saio baten aurretik elkarrekin kalean oinez zihoazela, hankamotz bat ikusi omen zuten, bi makuluren laguntzaz pauso mantsoan.

- Ikusten al duk hankamotz hori? Gizajoa! -esan zuen Lazkao Txikik.

- Gizajoa? Hori gu baino gehiago duk, Joxemiel! -erantzun zion Mattinek.

- Gu baino gehiago?

- Bai, horrek zango bat dik motza, guk biak.

Kaxianok, Lizartzako itsuak, biziki maite zuen esku-pilota. Apenas huts egiten zuen asteburuetako telebista emankizunik. Eta kontatu ere aparteko graziaz kontatzen zituen: partida ederrik ikusi diagu aspaldian!

Nikolas Segurola fraide, artzain eta bertsolariak kontatzen du ondorengo pasadizoa. Gerra Zibilean Francoren alde borrokatutako errezildar batek besoa galdu zuen gudan. Kalte-ordain gisa, zaldi bat eman zioten, gurdi eta guzti. Harekin ibiltzen zen Azpeitirako joan-etorrian, mandatuak egiten, beti zerbaiten garraio. Egun batean bidea eragozten zion artalde batekin egin zuen topo.

- Orain ere traban al hago? - eraso zion besamotzak artzainari.

- Hi, hemen denok bizi behar diagu!

- Denok bizi? Ez zekiat hi nola bizi haizen, ardi herren gehiegi dituk artzain ona izateko...

- Demonio! Jar hadi heu lau-hankan, egingo duk herren galanta heuk ere!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902