Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Egin beharreko lanari saria

Jean Louis Davantek Eusko Ikaskuntzaren 2016ko Manuel Lekuona Saria jaso du bere jaioterrian, Ürrüstoi-Larrabilen

Domingo, 26 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Allande Davant, alkatea;Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Jean Louis Davant, Manuel Lekuona saria jasotzen.

Allande Davant, alkatea;Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Jean Louis Davant, Manuel Lekuona saria jasotzen.

Galería Noticia

Allande Davant, alkatea;Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Jean Louis Davant, Manuel Lekuona saria jasotzen.

donostia- Ürrüstoi-Larrabileko erabilera anitzeko gelak ehun bat pertsona inguru jaso zituen atzo, Jean Louis Davanti harrera eta lanaren aitorpena famili giro batetan egiteko. Ekitaldian Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro eta Ipar Euskal Herriko lehendakariordea, Jean-Michel Larrasquet, Ürrüstoi-Larrabileko alkate Allande Davant eta Battitu Coyos, kaleratu berri den bio-bibliografiaren egilea, izan ziren beste artean.

Ürrüstoi-Larrabileko alkate Allande Davant, herrira gerturatu ziren guztiei eskertzearekin batera, Jean Louis Davanten neurriko pertsona herriko bizilaguna izateak suposa-tzen duen ohorea azpimarratu zuen.

Battitu Coyos “Laudatio” egiteaz arduratu zen, bere biografiaren pasarte nagusienak goraipatuz. Haren euskaltzaletasuna eta euskararen batasunaren alde egindako lana azpimarratu nahi izan zituen. Era berean, oraindik gogoeta ugari egin eta ekarpen interesgarri asko egingo dituen gizona izango dela baieztatu zuen.

Iparraldeko seigarrena Eusko Ikaskuntzako lehendakariak 1983. urtean saria abiatu zenetik, palmaresa osatzen duten 33 pertsonen artean, Iparraldeko seigarrena dela azpimarratu zuen Dorronsorok. Bere obra emankor eta anitzak “gogoeta eta jarduera gizona erakusten digu”, “…gure herriaren aberastasun eta konplexutasun guztian, hizkuntza, kultura eta herriaren aldeko lan aktiboa, pasioz betea eta eskuzabaltasuna” adierazi zuen. Halaber, Iñaki Dorronsorok gogoan izan zuen zendu berri den Piarres Charritton, 1999an sari bera eskuratu zuenak.

Jean Louis Davantek esker hitzak besterik ez zituen izan. Bizitzan emandako pausuak egin beharreko ezer bezala azaldu ditu, “Urrats asko egin dut, baina zer balio dute, zer ekarriko dute? Geroak erranen du, oroitzapenik egoten bada”. Zalantzarik gabe, sariak indarra eman dio eta “euskararen, jakintza eta kulturaren eta euskaldunen alde” lanean jarraitzeko.

Jean-Michel Larrasquetek, Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko Lehendakariordea, Davanten filosofo izaeran arreta jarri zuen eta munduko arazo handiei buruz euskal ikuspegia emateko duen gaitasunaz.

Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratuen artean editatu berri den biografia banatu zen eta Ürrüstoi-Larrabileko udaletxeak hamaiketako bat eskaini zuen. -N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902