Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

225 etxebizitza behar dira Azpeitian beharra asetzeko

Udalak egindako azterketaren arabera, herriko gazteen artean 371 lagun inguruk dute etxebizitza eskuratzeko premia gaur egun

Sábado, 25 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

azpeitia- Azpeitiko Udalak herrian dagoen etxebizitzen beharra ezagu-tzeko egin duen azterketaren emai-tzak azaldu ditu eta horien arabera, “225 etxebizitza beharko lirateke behar horri erantzuteko”.

Udaletik jakinarazi dutenez, azterketak bi zati izan ditu: alde batetik, “datu objetiboak gurutzatu dira eta gaur egungo datuez gain, etorkizuneko prospektiba edota izan daitekeen tendentzien aurreikuspena egin da”. Bestetik, “herriko 708 laguni Jon Yurrebaso soziologoak zuzendutako inkesta egin zaie telefonoz, beraien nahi, behar eta iritzien berri izateko”.

Aitor Bereziartua zinegotziak azaldutakoari eutsiz, “orain jasotako datuak ondo aztertzen ari gara”. Izan ere, “azterketa horietatik abiatuta hartuko ditugu etorkizuneko erabakiak etxebizitza politika zehazteko”.

Udalaren enkarguz garatutako inkestaren arabera, gaur egun herriko gazteen artean 371 lagun inguruk dute lehen etxebizitza eskuratzeko premia. Horietatik, “108 bakarrik joango lirateke bizitzera, 78 bikotean eta 39 lagunekin”. Hori dela eta, “225 etxebizitza beharko lirateke behar horri erantzuteko”. Lehen etxebizi-tza eskuratu baina familiaren beharrei erantzuteko premia ere adierazi dute 110 familiakidek.

etxe baten garrantziaAzpeitiarren %99,7rentzat etxebizitza duin eta egokia izatea “garrantzitsua edo oso garrantzitsua” da;%4,2rentzat “gairik garrantzitsuena” da;%62rentzat “larrienetakoa”;%12rentzat “herrian etxebizitza desegokietan bizi den jende asko dago” eta %52rentzat “baten batzuk” bizi dira egoera horretan.

Udalak 2008an egin zuen etxebizi-tza beharren inguruko azken inkesta, eta zortzi urteko epean hainbat aldaketa eman dira: “Subjektiboki, larritasuna galdu du etxebizitzaren arazoak. Beste arazo batzuk larriagotu dira eta”. Bestalde, “Babes Ofizialeko Etxebizitzetan jabetzaren alde egiten zuten gehienek 2008an baina orain alokairuaren aldekoek hartu diete aurrea”. Era berean, etxebizitza premiak behera egin du: “2008an 528koa zen eta gaur egun, 371koa”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902