Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lore, landare eta produktuen 40 ekoizle izango dira Seguran

M.Aranburu - Sábado, 25 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 10:46h

Segurako plazan jende ugari lore eta landareak ikusi eta erosten, iazko azokan. Argazkia: N.G.

Galería Noticia

Segurako plazan jende ugari lore eta landareak ikusi eta erosten, iazko azokan. Argazkia: N.G.

2 M. Aranburu
segura - Urtero, udaberri sasoia hastearekin batera iristen da Segurara Lore eta Landareen azoka. Aurtengoa XVII. edizioa da, eta bihar ospatuko dute jai hau. Goizean 10.00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta 15.00 arte egongo da zabalik. Plazan izango dira landare eta barazkien postuak, eta aurten guztira 17 postu izango dira. Goierritarrei dagokionez, Jose Mari Setien segurarra, Haritz Urretabizkaia aramarra, Iñaki Azanza zaldibiarra eta Josu Osa beasaindarra izango dira postuen atzean egongo direnak. Azokaz gain izango dira bestelako ekintzak ere Seguran. Horrela, 10.30etik 14.00etara, Josu Osak frutarboletan jarri behar diren hainbat txertoen inguruko ikastaroa eskainiko du plazan bertan, eta goizetik herriko trikitilari eta Kriseilu txistulari taldea kaleak girotzen egongo dira. Hala ere, gaur egingo dute lehenengo ekintza eta 12.00etan Segurako Azpilla dantza taldeak dantza erakustaldia egingo du plazan.
Iazko urtean lehenengo aldiz Iparra-Hegoaren barruan antolatzen den Euskal Herriko produktoreen azoka egin zuten lore eta landare jaiarekin batera, eta aurtengoan ere hala izango da. Pilotaleku zaharrean izango dute lekua eta kasu honetan ere 17 ekoizle elkartuko dira bertan. Denetarik biltzen da azoka horretan, txerrikiak, ardoa, pasta, patea, haragi ekologikoa, esnea, eztia, barazkiak, gozoak... Goierriko hainbat ekoizle ere tartean izango dira, esaterako, Goierriko Goieko haragia, Iztueta izozkia eta jogurtak, Eugenio Elortzaren eztia, Segurako karakolak, Mutiloako Juanita Murgiondoren barazki eta ogia, Ondarreko ardi gazta, Joseba Baezen behi gazta, Beasaingo Julkiren Segurako tarta eta gozoak eta Segurako taloak. Artisauek ere izango dute lekua eta sei postu egongo dira;tartean, Segurako Keko Maiotz eta Ataungo Sandra Madutxa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902