Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo Goizeresi txistulari taldeak kontzertua eskainiko du bihar

M.Aranburu - Sábado, 25 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 10:49h

Goizeresi taldeko kideak, Beasainen barrena. Argazkia: Txilibutxof

Galería Noticia

Goizeresi taldeko kideak, Beasainen barrena. Argazkia: Txilibutxof

beasain - Hamalau kantu eskainiko ditu Beasaingo Goizeresi txistulari taldeak bihar Igartza jauregian eskainiko duten kontzertuan. Igar-tza Musika zikloaren barruan antolatu da kontzertua eta 19.00etan hasiko da saioa. Ohiko legez, doanekoa da kontzertua eta nahi duen orok gozatu ahalko du kontzertuaz. Nahiz eta txistulari taldearen kon-tzertua den, ez dira bakarrik egongo taula gainean, izan ere, Beasaingo Aurtzaka taldeko dantzariak, Kristina Arias abeslaria, Julen Lopez piano jotzailea, Maddalen Sarasola zeharkako txirula jotzailea, eta Iñigo Mendia eta Oliver De Castro tronpeta jotzaileak ere igoko dira taula gainera. Kontzertuaren zuzendaria Joseba Ibarguren izango da.
Biharko euskal kantugintzako hamalau kantu prestatu dituzte: Pello Joxepe, Txistulariak, Non geratzen den denbora, Hiru itsas doinu, Ilun ikarak, Iparragirreren Biziantz Laburra, Mendiko soinuak, Atiarno fandangoa, Atiarno arin-arina, Atiarno biribilketa, Kaxkarot, La Pilindros, Xalbadorren heriotzean eta Agur Jaunak.
Igartza Musika zikloaren aurkezpenean Xabier Sarasola musikariak azaldu zuen iaz "lehenengoz" eskaini zutela kontzertua Goizeresikoek, eta jendea "oso gustora" gelditu zela. "Aurten ere gogoz daude taldeko kideak eta kontzertura jende asko inguratuko dela uste dugu".
Igandekoa aurtengo zikloko bosgarren kontzertua da eta beste lau gelditzen dira zikloari amaiera emateko. Hurrengoa apirilaren 2an izango da, eta Igartza Musika Beka irabazi duten Yana Kucherova biola jotzaileak eta Cesareo Muñoz biolontxelo jotzaileak eskainiko dute kontzertua. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902