Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ana Malagon idazlea

“Nire emakumezko pertsonaiak atea itxi eta alde egiteko egoeran daude”

Ana Malagonek (Donostia, 1978) bere bigarren liburua aurkeztu zuen atzo. Mikroipuinetik, istorio sakonago eta luzeagoetara pasa da liburu honetan.

Paola Fernández Ruben Plaza - 2017(e)ko martxoaren 25a, larunbata - 06:13etan eguneratua

Ana Malagon

Galería Noticia

Ana Malagon

donostia- Era askotako hamalau istorio kontatzen ditu Gelditu zaitezte gurekin liburuak. Zaintzaren gaia jorratzen du batez ere, baina baita familiarena ere. Bere protagonistak kalean egunero topatzen dituen edoizein pertsona izan daitezke. Begirada zorrotz eta idazkera zehatz baten jabe da Ana Malagon, eta gaitasun horiek egiten dute egungo gizarte zatikati eta kontraesankor honen berriemaile aparta, bere tristezian ere distiratsua.

Zein desberdintasun daude zure lehengo eta bigarren liburu honen artean?

-Alde batetik, formatua, hori nabarmena da, zeren liburuaren ipuinak luzeagoak dira, ez asko baina zerbait. Eta gero, azkeneko honetan tonua ilunagoa da, malenkoniatsuagoa da, besteak bazeukan ironia eta humore gehiago, eta honetan beste ausnarketa eta beste tenpo bat dauka. Ez nuke esango sakonagoa denik, baina ausnarketarako espazio gehiago dauka, baita ere istorioak luzeagoak direlako.

Esaten dute bigarren liburu bat idaztea beti zailagoa dela, zure kasuan horrela izan da?

-Bai, bai. Hori da nabarmen. Esaten dute NBAko rookia zena lehengo urtean oso ondo zegoela. Uste dut ingelesek erabiltzen dute sophomorichitza eta da pixkat hori, bigarren urtea konplikatuagoa dela. Kasu honetan bigarren liburua konplikatuagoa da beti, jendeak ezagutzen zaitu lehengo liburuagatik, diskagatik edo pelikulagatik, eta bigarrenean zerbait desberdina egiten saiatzen zara baina, ez da kanpotik etortzen den presioa, barruko presioa baizik.

Zure lehengo liburua idatzi baino lehen ez zinen idazlea, orduan nola hasi zinen idazten?

-Beti idatzi izan dut. Azkenean asko gustatu izan zait bakarrik egotea eta bakarrik egoteko modua, bata musika entzutea izan da eta irakurtzea edo idaztea bestea. Horrela idazten hasi nintzen. Gero ikastolan zeuden Koldo Mitxelena Lehiaketa eta horrelakoek ere animatzen zaituzte. Denbora batean unibertsitateagatik utzi nuen eta lanarekin ez nuen denborarik. Orduan interneten gauzak publikatzen hasi nintzen, istorio laburrak batez ere. Eta denborarekin horiek nire lehengo liburuan islatu ziren.

Nola izan zen Internetetik paperean publikatzera prozesua?

-Jarraitzen dut interneten idazten, baina orain ez dut fikzioa idazten. Aurreko liburua aurkeztean galdetu zidaten, eta niretzako, zure burua serio hartzeko paperera egin behar duzu salto. Oraindik badago ideia hori eta egia da. Nire kasuan animatu ninduten nahiz eta nik segurtasunik ez eduki. Xabier Mendigurenek (liburuaren editorea) ezagutzen zuen nire lana eta Iban Zaldua ere laguntza haundikoa izan zen. Eta pixka bat haiek animatuta eta ikusita materiala zegoela liburu bat egiteko saltoa eman zen.

Azkeneko liburu honetan ze gai aztertzen dituzu?

-Hasieran fideltasunari buruz idatzi nahi nuen, baina azkenean harremanetan eta norberaren bizitzan zaintzak daukan garrantziari buruz idatzi nuen. Eta pertsonak zaindu behar ditugula, gero burua eta garena zaindu behar dugula eta horrek ere bere garrantzia dauka. Hori da liburuaren muina, zaintzari buruzko liburua dela.

Familiaren munduan ere sartzen zara, ezta?

- Nik uste dut oso unibertsala den zerbait dela eta alde batetik, gure babesa eta garenaren oso parte inportantea dela, aldi berean gure konfliktoen eta buruhausteen iturri haundi bat da. Azkenean, zentzu zabalean, familiak asko arduratzen gaitu , ez bakarrik bikoteak. Asko erakartzen nauen gaia da eta familia disfuntzionalak askoz gehiago, zeren azkenean gure disfuntzioak daude hor.

Nolakoak dira liburuan agertzen diren pertsonaiak?

- Pixka bat denetarik dago. Atea itxi eta ihes egin nahi duen jendea dago, maitatua izan nahi duen jendea dago, abandonatua sentitzeko beldur hori daukan jendea dago... Denetatik. Nahiko desberdinak dira. Batez ere, emakumezko pertsonaien kasuan, atea itxi eta alde egiteko egoeran daude. Eta gizonezkoetan badago zerbait lotzen dituena, baina ez dakit islatzen.

liburua

‘Gelditu zaitezte gurekin’. Hamalau istorio biltzen dituen liburua da hau. Protagonista gazte, heldu eta zaharrak dira, baina denetan nabaria da halako sentipen asegaitz bat.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902